SOSLAIA. Iñaki Esnaola

HBko buru izan, eta HB utzi

Jon Idigoras eta Josu Muguruza HBko kideekin, 1989ko azaroan, Madrilen. BERRIA / BERRIA.
enekoitz esnaola
Donostia
2014ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Zuzenbidea ikasi zuen Iñaki Esnaolak, eta 1970eko hamarkada hasieran euskal presoen defentsa lanetan hasi zen, abokatu. Hasiera haietan harremana izan zuen Juan Maria Bandresen abokatu eta EE Euskadiko Ezkerrako buruarekin, lanean haren bulegoan egon baitzen aldi labur batez, baina argi utzi nahi du ez zirela soka berekoak. «Bandresek-eta ETA politiko-militarraren alde egin zuten, eta nik ETA militarraren ildoaren alde». 1978an Esnaola izan zen HB sortu zutenetako bat, eta 1991ra artean, haren buru nagusietako bat. Bi aldiz hautatu zuten Eusko Legebiltzarreko kide (1980 eta 1990ean), eta 1982, 1986 eta 1989an, Espainiako diputatu. HBk Eusko Legebiltzarrari eta Kongresuari boikota egiten zien garaiak ziren. 1989an, diputatu akta jasotzera joan zirenean, Madrilgo Alcala hotelean atentatua izan zuten HBko ordezkariek: Josu Muguruza diputatu hautatua hil egin zuten, eta Esnaola, larri zauritu. Azaroaren 20a zen. «Beso batean badut aztarnarik», dio. 1991n HB utzi zuen, ez zegoelako ados harekin eta ETArekin. «Baina esan daiteke bidali egin nindutela». 1987an Txomin Iturbe ETAko buruzagia hil zenetik, barruan indarra galduz joan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.