SOSLAIA. Ana Madariaga

Langileen alaba izateaz harro

Gernikan, 2002ko ekainaren 18an, izendatu berritan. L. JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
gotzon hermosilla
2015eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Barakaldon (Bizkaia) jaio zen Ana Madariaga, 1963an. Izan ere, Gurutzetako ospitalea han dagoenez, belaunaldi horretako bizkaitar askok eta askok Barakaldo dute jaioterritzat, eta hori da Madariagaren kasua ere. Baina Portugaleten bizi izan da beti, eta argi du jarrilleroa dela —izengoiti hori eraman ohi dute portugaletetarrek—.

Ama Plentziakoa eta aita Laukizkoa (Bizkaia), bikote ezkondu berria Portugaleten bizitzen jarri zen aita Sestaoko La Naval ontziolan beharrean hasi zenean. «Garai hartan Laukiztik lantegira egunero joatea sekulako abentura zen», gogoratu du Madariagak; «Urdulizera joan, han trena hartu Erandioraino, erreka txalupaz zeharkatu... Horregatik erabaki zuten Portugaletera etortzea».

Beharginen alaba da Madariaga, eta harro dago horretaz: «PSE--EEko buruzagi batzuek askotan nabarmentzen dute langileen seme-alabak direla, bakarrak izango balira bezala. Baina ni ere banaiz, Ana Madariaga, Angel La Navaleko langilearen alaba», dio, harrotasun puntu batez.

Madariagak pedagogia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. 1986an amaitu zituen ikasketak. Hezkuntza berezia zuen gogoko,, eta arlo horretan aritu zen politikarako jauzia egin aurretik: hezkuntza bereziko irakasle izan zen hasieran, eta gero Irkaitz izeneko psikopedagogiako bulegoa sortu zuen zenbait lankiderekin batera. Tarte horretan, hezkuntza bereziko master bat egin zuen. Horretan ziharduen alderdiaren proposamena jaso zuenean EAJren Portugaleteko udal zerrendan joateko. Etorkizunak ekar diezaiokeenaz nahiago du udako oporraldien ostean pentsatzen hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.