SOSLAIA. Jakes Abeberri

Kritikotasuna determinazio

1971ko Aberri Eguna, Donibane Lohizunen. Erdian da Abeberri. DANIEL VELEZ.
maddi ane txoperena iribarren
Baiona
2015eko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleko militante eta zutabegile nekaezina da Jakes Abeberri. Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen jatorria den Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, bertze sei kiderekin batera. Izen bereko aldizkariaren sorreran parte hartu zuen 1961ean, eta 1963ko Itsasuko Aberri Egunean izan zen: hortik sortu zuten mugimendua. Ordutik hainbat taldetan aritu izan da; tartean, Euskal Batasuna (EB) eta Abertzaleen Batasuna (AB) alderdi politikoetan. Oroz gainetik, halere, Enbata aldizkaria izan du ideien borrokarako tresna. Gaur egun oraindik editorialak idazten ditu, hilabetero.

Hautetsi gisara utzia du lan politikoa. Miarritzeko Herriko Etxeko Biarritz Bestelakoa zerrenda abertzalean aurkeztu izan da hainbat aldiz, eta 31 urtez izan da hautetsia. 1983an lortu zuen lehen aldiz zinegotzi kargua, eta 1991tik 2014ra Didier Borotra zentro-eskuineko auzapezarekin batera aritu da, gehiengoan, programa bateratua adostuta. Borotraren bigarrena izan zen Abeberri hainbat urtez, eta kulturaz eta azpiegiturez arduratu zen. Gaur egun ezagunak diren hainbat kultur proiektu bultzatu ditu: Maitaldia dantza jaialdia, Miarritzeko zentro koreografikoa... Gaur egun Miarritzen bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.