SOSLAIA. Xabier Albistur

Bide luzea lehenengo instituzioetan

Albistur eta Elorza, PSEkoa alkate izendatu berritan, 1991n. CARLOS VILLAGRAN.
Hodei Iruretagoiena.
2015eko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Gehienbat, lan eta industria munduari lotuta egin du Xabier Albisturrek ibilbide politikoa. Frankismo ondoren hauteskundeetatik sortutako lehen instituzioetan hasita, era guztietakoak pasatu ditu: Donostiako Udaletik Espainiako Kongresuraino. 1970eko hamarkadatik izan ditu harremanak EAJrekin, eta, Caja Laboralen aritu ondoren, 1980an sartu zen lehenengo Eusko Jaurlaritzan, sailburuorde. Gipuzkoako lehenengo diputazioan ere aritu zen; besteak beste, kontzertu ekonomikoaren negoziazioetan ibili zen. EAJren zatiketaren ondoren, Donostiako alkate hautatu zuten, 1987an, EA-EE koalizioarekin. Lau urteren buruan, ordea, ezin izan zuen jarraitu kargu horretan, boto gehien beraiek lortu arren. PSOEk, EAJk eta PPk akordioa eginda, Odon Elorza jarri zuten haren partez.

Tarte batez politikari karguetatik erretiratu ondoren, Espainiako Kongresurako aurkeztu zen EA-EE koalizioarekin, 1993an. Legegintzaldi hartan sortu zitzaizkion tentsioak EArekin, eta EAJra itzuli zen berriz. Senatari gisa jarraitu du gerora talde jeltzalearekin, 2008ra arte. Gaur egun, badu lanerako sasoirik oraindik ere: energia berriztagarrien inguruan dabil, aholkulari lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.