Italiako Giroa

Marianne Vosek hirugarren garaipena lortu du aurtengo Giroan

Vos, garaipena ospatzen. BERRIA.
ainara arratibel gascon
2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Garaipen zerrenda handia du Marianne Vosek (CCC-Liv). Bada, zerrenda hori luzatzen segitzen du Giroan. Atzo, hirugarrenez nagusitu zen aurtengo aldian, eta, horrekin, 28. aldiz altxatu ditu besoak Italiako lasterketan. Herenegun bezala, esprintean erabaki zen etapa Nolako helmugan, eta, berriro ere, Vos izan zen bizkorrena. Annemiek van Vleutenek (Mitchelton Scott) lehen postuan jarraitzen du.

Atzoko etapako ibilbidea aldatu egin behar izan zuten apur bat, zubi batean izandako arazo baten erruz. Hala, luzexeagoa izan zen, eta pendiz apur bat gehiago izan zuen. Txirrindulariek ordubete pasatxoko jarduna zeramatenean osatu zen lehen ihesaldia. Teniel Campbellek (Valcar), eta WNTko Lisa Brennauer eta Kirsten Wild izan ziren bertan.

Baina ez zuten helburua lortu. Etaparen bigarren zatianVosen taldeak lasterketaren aginte makila hartu zuen, eta, ezarritako erritmoari esker, esprinter asko atzean geratu ziren.Bizkaia Durangoko Nadine Gill aurrera egiten saiatu zen. Baina ez zuen lortu, eta, azkenean, esprintean erabaki zen etapa. Ane Santestebanek (WNT) hamabigarren segitzen du sailkapen nagusian.

Bestalde, Luxenburgoko itzulianArnaud Demare (Groupama FDJ) nagusitu zen bigarren etapan, eta Diego Ulissi (UAE) da lider. Toscanako Giroan Fernando Gaviria (UAE) gailendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.