Euskal presoak

Sorzabalen euroaginduen berri, urtarrilaren 17an

Berria

2017ko abenduak 7
Parisko Helegite Auzitegiko epaileek urtarrilaren 17an emango dute Iratxe Sorzabalen kontra Espainiak egin hiru euroagindu eskaeren epaia. Irailean, euskal presoaren abokatuak instrukzio epaileari eskatu zion azterketa bat egiteko Sorzabalek salatu torturen inguruan, Istanbulgo Protokoloan oinarrituta. Abokatuaren arabera, azterketa horrek «sinesgarritasun handia» eman dio presoaren kontakizunari. Prokuradoreak txosten hori eta Espainian atxilotua zela haren zaintzaz eta tortura salaketaz arduratu ziren epaileenak eskatu ditu. Ondoren erabakiko dute epaileek. 2001ean atxilotu zuten, Espainian. Polizia etxean zegoela, bere buruaren kontra deklaratu eta hiru atentatutan esku hartu zuela esan zuen; horiengatik epaitu nahi dute orain. 2015eko irailaren 22tik preso da Frantzian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna