Albistea entzun

GALDEZKA. Edurne Azkarate. Aktorea

Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

EITB Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko uztailak 4

«Sektore askori tantoa sartu digute; besteak beste, kulturari»

Hurrengo lehendakariari eskatuko nahi diodana da zaintza eta bizitzak erdigunera ekartzeko. Baina benetan erdigunera ekartzeko, ez hitzez bakarrik. Ezin dira osasun krisian zaintza lanak goraipatu eta lanean aritu direnak heroi bilakatu, eta, ondoren, lehentasuna eman beste sektore batzuk biziberritzeari. Aberatsen eta txiroen arteko arrakala geroz eta gehiago ari da zabaltzen, eta badirudi «lehengo normaltasunera» itzultzeko presa dugula. Beraz, krisiei aurre egiteko «betiko» manera hau berrikustea eskatuko nioke lehendakari berriari.

Pandemiaren aurretik, agerikoa zen sistema ezin dela sostengatu, eta aukera ona zatekeen aldaketa erradikal bat egiteko. Baina sektore askori tanto bat sartu digute; besteak beste, kultur arloko langileoi. Ez soilik guri, prekarizatuta dagoen edozeini baizik. Horiekin kulturgileok ahizpatasuna sentitzen dugu. Kultura berriro ere izango da, beste esparru batzuk bezala, kaltetua atera den sektore bat.

Ez dezatela murrizketarik egin ez kulturan ezta gizarte politiketan ere, eta aurrera begira, pentsa ditzatela aukera berriak, besteak beste, diru laguntzak gure arteko lehiakortasunean oinarritu ez daitezen, ahalik eta sortzaile eta kultur langile gehienek lana egin ahal izateko, edo baliabideak herriari hurbildu ditzatela...

Ahal denean ospakizun bat egitea ere eskatu nahi dut. Galdu ditugu ospakizun asko, eta galdu dugu jende asko bidean. Gizarte bezala behar dugu erritu bat, behar dugu jendea agurtu, bizitza ospatu... Baina horretarako, eta hipokritak ez izateko, bizitza erdigunera ekarri beharko dugu, eta sektore guztiek elkar itxaron beharko dute, elkarrekin aurrera egiteko. Horretan ausart izateko eskatuko nioke lehendakariari. Denok, denok gara: langabezian daudenak, etxerik gabe daudenak, lan erregularra ez dutenak, edozein bazterkeria bizi dutenak, sistemaren ertzean bizi direnak. Finean, eskakizunen oinarrian komunitatea zaintzea dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ernaik deitutako manifestazioa, gaur, Gasteizen. ©Raul Bogajo / Foku

Ertzaintzak Ernaiko zortzi kide atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen

Ainhoa Larretxea Agirre - Paulo Ostolaza

Gazte antolakundeak mobilizazioak egin ditu Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarrikatu dute. Bilboko manifestazioaren amaieran gazteen kontra kargatu du Ertzaintzak, eta Gasteizen ere izan dira istiluak. Atxilotuetako bat ospitaleratua izan da.

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Gasteizen, urtarrilaren 9an. ©Endika Portillo / Foku

Preso bat gerturatuko dute, eta biri sailkapena malgutuko diete

Jon O. Urain

Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara hurbilduko dute. Gainera, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelatik Martutenekora eramango dute.

 ©JON URBE / FOKU

«Krisia badator, eta inpaktua izango du gazteon bizitzan»

Ainhoa Larretxea Agirre

Gazteak« larrialdi» egoeran daudela salatuko du Ernaik gaur Hegoaldeko lau hiriburuetan. Hernando eledunak nabarmendu du hausnarketa sakona behar dela sistema «eraldatzeko».
Raquel Gonzalez, artxiboko irudian. ©Miguel Toña / EFE

Raquel Gonzalezek jarraituko du Bizkaiko PPren presidentetzan

Berria

Bigarren agintaldia du Gonzalezek PPren Bizkaiko presidente gisa. Egiluz kritikoak ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketa egiteko. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna