Intxaurraga, Ibarretxe eta lantaldea

Anjeles Iztuetaren lantaldea Hezkuntza Sailean, Arantzazun eginiko bilera batean, 2004ko otsailean. BERRIA.
2016ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Sabin Intxaurraga zenaren eskutik egin zuen jauzia politika instituzionalera Iztuetak, 1999. urtean. «Bestela, ez dakit pausoa emango nuen, baina hala izan zen». EAko kide ere Intxaurragarengatik egin zen. Egun, ez da alderdi horretako afiliatua, baina harreman onak ditu EAko eta beste alderdi batzuetako kideekin. Bere burua «euskaltzaletzat eta abertzaletzat» dauka. Txanpon beraren bi aldeak direla dio. Eta «herrigintza» du pasio; horretan ari da, bereziki, Eusko Ikaskuntzan. «Herrigintzan betidanik ibilia naiz, intentsitate handiago edo gutxiagorekin, baina beti. Momentu batean aukera izan nuen erakunde mailan ere aritzeko, eta erantzukizun hori nire gain hartu behar nuela ulertu nuen». Ez ziren garai samurrak izan, baina atsekabeak baino gehiago «satisfazioak» jaso zituela dio. Saileko lantalde «aparta» gogoratu du. «Bereziki aipatu nahi nituzke: Jon Barrutia, Jorge Arevalo, Abel Ariznabarreta, Koldo Arrese, Xabier, Amaia, Igone…eta beste guzti-guztiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.