Roberto Sarriugarte
ARDOXKA

Jumillako ahizpak

2017ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Jumilla sor-marka daramatenen artean, ezezagunetarikoa da, inongo zalantzarik gabe, Bodegas Luzon. Ardo desberdin ugari, eta, oro har, kalitate handikoak.

Monastrell mahatsa da upategiko eta mahastietako izarra, baina cabernet sauvignon, syrah, petit verdot eta merlota ere badituzteberen mahastietan. Ardo gehienen oinarria monastrella da, eta tarteka beste mahats motak dituzte bidaide. Hori, beltzetan. Baina ardo zuriak ere egiten dituzte. Alexandriako moskatela egiten dute, airen edo viura mahatsez —hemen macabeo deitzen zaio mahats horri— .

Ofizialki 2000. urtean sortutakoa dela esan badaiteke ere, egia da Jumillako hainbat mahastizainen batzetik edo elkartzetik datorrela. Zehazki, 1916. urtean hasi ziren elkartzen.

2005ean Fuertes taldea sartu zen upategian, eta horrek izugarrizko aldaketak ekarri zituen. Upategian inbertsio ugari egin ziren,eta horri esker abantaila tekniko ugari ezarri zituzten. Haien esanetan, horrekin «etorkizunaren eta kalitatearen aldeko apustua» egin zuten.

Bostehun hektareako jabetza dute, bi lursailetan banatuta. Castillo de Madax mendebaldean dago kokatuta, eta hegoalderagoFinca La Solana. Mahats mota ugari lantzen dituzte bietan, baina protagonismoa monastrellak du. Mahasti horiek eta bertoko teknikariz, eta eskarmentu handiko enologoz eta upategizainez osatutako lantaldea dira upategiaren «ondarea». Upategi handia da, oso handia. Baina aitortu behardut nortasuna galdu gabe daramatela,kalitatearen banderari eta iparrari eutsita. Hori ez da gutxi, tamaina horretako upategi batentzat.

Upategian egiten dituzten ardoek mahastia eta monastrella mahatsa dituzte oinarri, baina ezin dira ahaztulurra, klima eta ardoztatzea ere. Horien guztien emaitza dira ardook. Aniztasuna da nagusi ardoen artean. Katalogoa oso zabala da, eta fintasuna eta potentzia, indarraren arteko uztartzea dela esango nuke. Emaitza betiere ardo bakoitzak fintasuna eta potentziaren arteko oreka desberdinak erakusten duelarik.

Gaur hemen nabarmendu nahi ditudanak upategiko ardo berrienak dira: Las Hermanas dute izen generiko moduan. Las Hermanas Joven, Las Hermanas Organic eta Las Hermanas Autor.

Organic eta Joven ardo errazagoak eta xumeagoak direla esango nuke. Dena den, bietan erraz aurki daiteke plazera, inongo zalantza izpirik gabe. Baina hiruretatik las Hermanas Autor nabarmendu nahi dut. Erdia monastrell mahatsez egina dago, etabeste erdia, tempranillo cabernet sauvignon mahatsez.

Ardo bikaina, zaporetsua, modernoa, boteretsua, sakona... da. Baina freskotasuna galdu gabe, eta hori ez da batere erraza paraje horietan. Baina bada beste gauza eder bat: desberdina, originala, bakana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.