Roberto Sarriugarte
ARDOXKA

Isiltasunaren iturriak

2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Fuentes del Silencio upategia Herreros de Jamuzdago, Leongo probintziaren hegoaldean (Espainia).

Proiektuaren sortzaileak Maria Jose Galera eta Miguel Angel Alonso izan ziren. Alonsoren familia Leongoa eta Frantziakoa da, eta badute frantziar ardoak egiteko tradizioa; ez da, beraz, zeregin berria Leonen ere ardoa egitea. Haien asmoa Leongo mahasti autoktonoak berreskuratu eta bultzatzea zen, eta ari dira, bai, horretan. Jamuz ibaia Teleno mendietan jaiotzen da, eta ibaiak sorturtako ibarrean zehar hedatzen dira mahastiak. Horrek eragina du ezaugarri klimatikoetan eta mahastiaren garapenean; berez, klima kontinentala izanagatik, leunagoa bilakatzen delako. Neguak oso luzeak eta hotzak dira, eta izugarrizko izotzaldiak izaten dira tarteka. Udak, berriz, oso beroak eta lehorrak izaten dira.

Teleno mendiaren babesaren eraginez, ordea, Espainia osoko lekurik argitsuenetakoa bilakatzen da.

Mahastiak, gehienak oso zaharrak, 800 metroko altueran daude, partzela txikietan, Jamuz ibaiaren bi aldeetan. Mahastiek hartzen dituzten lurrak oso urriak dira materia organikoan. Lur horietako gehienak azidoak dira, harritsuak eta silize ugarikoak; harea ere agertzen da tarteka.

Mashastizaintza integratua dute, modu tradizionalak bultzatuz. Eskulana dute oinarri, baita metodo mekanikoak ere, produktu kimikoak ahalik eta gutxien erabiliz. Helburua ingurumenarekiko errespetua zaintzea da, natura zainduz, nekazaritza iraunkor baten alde eginez. Horrela, eskualdeko flora eta fauna zaintzeko helburua ere betetzen dute.

Mahatsondo bakoitzetik bizpairu kilo baino ez dira hartzen hektareako, 3.000-4.000 kilo mahatsari etekin handiagoa ateratzeko edo.

Hogei hektareatan zehar protagonista nagusiak mencia eta prieto picudo mahatsak dira.

Ardoztatze lanak ere partzela txikiak kontuan izanda egiten dituzte, hau da, partzela bakoitzak bere ardoztatze prozesu propioa darama, ardo bakanak eta originalak eskuratuz, lurraren isla diren ardoak, hain zuzen ere.

Mahays bilketa eskuz egiten da, noski, partzela bakoitzeko heldutasunari erreparatuz, hamabost kilo kutxa bakoitzean, mahatsaren osasuna zaintzeko.

Ardoak bi taldetan banatu daitezke: Fuentes del Silencio ardoak eta Aromas del Silencio ardoak. Zein da desberdintasuna? Aromas del Silencio ardoak egiteko Jamuz ibarreko mahasti desberdinetako mahatsak nahasten direla; eta Fuentes del Silencio ardoak egiteko, berriz, partzelei erreparatu eta partzela bakoitzeko mahatsekin ardo desberdinak egiten dituzte. Azken horiek dira bikainenak, baina prieto picudoz egindako Aromas del Silencio ere zoragarria da. Probatu eta zuek esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.