Betis 3-2 Alaves

Bi goleko aldea edukita ere, galdu

2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Alavesek beste partida bat galdu zuen atzo. Sevillan izan zen, Betisen zelaian. Galtzea beti da atzerapausoa, eta arabarrak jaitsieran daudenez, are gehiago. Zer esanik ez nola galdu zuen ikusita. Izan ere, 0-2 aurreratu zen lehen zatian. Joseluk sartu zuen aurreneko gola, 12. minutuan, eta Edgarrek bigarrena 24.ean. Bigarren zatiaren hasieran ere kontrolpean zeukan partida, Betis ez zitzaiolako ari asko estutzen, baina lehen gola jaso eta gero, beste bi aldiz zulatu zion atea Betisek. Borja Iglesiasek penaltiz sartu zuen etxekoen aurrenekoa 60. minutuan; bigarrena Joaquinek egin zuen, buruz, korner batean; eta hirugarrena Borja Iglesiasek berriz, 88.ean. Atzo galduta, Abelardoren taldea azken-bigarren dago, eta mailari eusteko aukera bi puntura dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.