Albistea entzun

SASKI DA!

Espanyoli irabazi dio Baskoniak

Danel Agirre -

2017ko azaroak 7

Lehentasun kontua. Ostegunean Panathinaikosi eta igandean Unicajari irabazita ere, Espanyolen aurkako zapatukoa izan zen Baskoniaren asteko garaipen premiazkoena. Mendizorrotzan ari da jokatzen bere partida garrantzitsuenak hiriko saskibaloi taldea, eta ez Buesa Arenan. Alavesek maila galduz gero, Baskoniak jasan beharko dituen zehar kalteak beldurgarriak liratekeelako.

Zozotik belera. Real Madril eta Bartzelona kritikatzen bi hamarkada luze eman zituen Josean Kerejetak. Futbolaren babesa duten klubena lehia bidegabea dela salatu ohi zuen. Azken krisi ekonomikoak gupidagabe astindu du Baskonia. Eta diru laguntza publikoen isuri oparoak bere horretan jarraitu badu ere, futbolaren gerizpea bilatzen bukatu du Kerejetak berak ere. Alaves modu onean eskaini zioten 2011n Baskoniari. Pozoitsua zirudien gozokia onartu, futbol taldea Lehen Mailara igo, eta saskibaloikoaren aurrekontuak bizkor egin du gorantz, aurreko urteetako estutasunak alboratuta. Babeslerik gabe jarraitzen du, ordea, Baskoniak. Eta Euroliga, hamar urterako lizentziarekin ere, ez da inondik ere partaideek modu triunfalistan deskribatu ohi duten pagotxa.

Zuloak ez, kraterrak. Real Madrilen eta Bartzelonaren saskibaloi atalek 37 milioi euroko aurrekontu banarekin ekin diote denboraldiari. Espainiarrek hamabi milioiko diru sarrerak espero dituzte. Kataluniarrek, hamarrekoak baino ez. Bien kasuan, ez dira iritsiko gastatuko dutenaren herenera ere. Real Madrilek 26 milioi inguruko dirutza galtzea espero du; Bartzelonak, 24koa. Futbolaren soberakinak erabili beharko dituzte, beste behin, odolustea tapatzeko.

Garapen ez-iraunkorra. Europako eliteko saskibaloia txanponak xurgatu eta xurgatu jarraitzen duen estolda erraldoia da. Euroligak finantza dopinagatik irauten du. Badira futbolaren bizkarroi diren klubak (gorago aipatu biak), handiki eta mafiosoek kapritxo edo sustapen pertsonalerako plataforma moduan erabilitakoak (errusiarrak, turkiarrak eta greziarrak eta Valentzia), eta erakunde publikoen edo sasi-publikoen hauspoek sostengatutakoak (Baskonia eta Unicaja). Zaleen eta babesle pribatuen emaritik bizi direnak gutxiengo dira Europan: partaide frantziarrak, belgikarrak eta alemaniarrak, ororen gainetik. Finantza dopin gabe, ia ezinezkoa da Euroligara iristea. Fartsa agerikoa da saskibaloia kontinentean: pizten duen arreta eskasak ez ditu inola ere xahutzen diren dirutzak justifikatzen.

Mezenas burugogorra. Valentzia saskibaloi taldearen eta Mercadona saltokien jabeak, Juan Roigek, hamabi milioi eman berri dizkio klubari, sasoi amaiera arte fakturak ordaintzen jarraitu ahal izateko. Bere historian lehen aldiz ACBko txapeldun izan zen denboraldian bederatzi milioi galtzetik dator Valentzia. 1986an jabe bilakatu zenetik, Roigen patrikatik 150 bat milioi irten dira kluberako norabidean.

Arnasketa artifiziala. Unicajaren jabea izen bereko bankua da. Klubaren diru sarreren ia erdiak (hiru bat milioi) izan ohi dira bere urteroko ekarpena, babesle gisa. ACBko eta Europako elitetik behin betiko ez erortzeko bere ahaleginean, bizpahiru milioi gehiago gastatzen bukatu ohi du. Unicajak berak kitatu ohi ditu zorrak, hiriko agintariek estututa, ezohikoa behar lukeen eta urtero errepikatzen den dohaintzan. Jabearen eskuzabaltasunagatik ez balitz, porrot eginda legokeen beste klub bat da.

Oreka hauskorra. Alavesekin eratutako sinbiosiak Baskonia suspertu du, alboratutako fitxaketa garestiei berriz ekin zaiela kontuan izanda. Buesa Arenarekin egin moduan, erakunde publikoak zukutu nahi ditu Kerejetak berriz, Mendizorrotza handitu eta bere kirol enpresa pribatua sendotzeko. Futbol taldearen sasoi hasiera eskasak oroitarazi digu bere planen oinarriak ez direla nahi bezain suntsiezinak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langile batzuk Tourreko elastiko bat jartzen, gaur, Bilboko eraikin batean. ©Luis Tejido / EFE

Bilboko etxebizitza turistikoen prezioa gaueko 8.000 euroraino helduko da Tourraren aurreko egunetan

Paulo Ostolaza

EH Bilduk eskatu du «beharrezkoak diren mekanismoak» ezartzeko etxebizitza horien legezkotasuna kontrolatzeko eta «prezioen igoera indiskriminatua» eragozteko. Bihartik aurrera hainbat ekitaldi antolatuko dituzte lasterketari ongietorria emateko.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.
Jose Luis Mendilibar Sevillan (Espainia), gaur eguerdian. ©David Arjona / EFE

Jose Luis Mendilibar da Sevillaren entrenatzaile berria

Paulo Ostolaza

Iaz Alaves entrenatu zuenetik talderik gabe zen Zaldibarko prestatzailea. Mailari eusteko lehian dabil Sevilla, eta Europa Ligako final laurdenetan Manchester Uniteden aurka jokatuko du.

'Harri jasotzaile onenen lurraldea?'

Martins Licisek argitaratu du Euskal Herrian grabatutako dokumentalaren lehen atala

Paulo Ostolaza

Munduko gizonik indartsuena izandakoak argitaratu duen ikus-entzunezkoak 'Harri jasotzaile onenen lurraldea?' izena du. Euskaldunen historiaz hitz egin du, eta, besteak beste, Iñaki Perurenarekin izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.