Ezkurdiak eta Merino II.ak buruz burukorako txartela dute jokoan gaur

Arbizuko aurrelariak Aritz Lasa kanporatu zuen duela bi aste, eta Errioxako atzelariak, Aitor Zubieta

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2013ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Gaur erabakiko da zein izango den buruz buruko txapelketarako azken txartela lortuko duen pilotaria. Joseba Ezkurdiak eta David Merinok Aspeko azken atarikoa jokatuko dute, Altsasun (Nafarroa, 22:15, ETB1). Irabazleak heldu den asteartean jakingo du hurrengo aurkaria zein izango duen, Bilboko Club Deportivo pilotaleku historikoan egingo den aurkezpenean (12:00).

Faborito garbirik gabeko partida da, eta morbo puntu batekikoa. Elkarren aurka jokatu zuten binakako txapelketako azken partidan tentsio handia egon zen bi bikoteen artean. Buruz buru, aldiz, inoiz ez dituzte indarrak neurtu elkarren kontra. Atariko fase honetako bigarren partida da bientzat. Ezkurdiak 22-20 irabazi zion duela bi aste Aritz Lasari, eta Merinok, 22-19 Zubietari iragan ostiralean. Iaz, Ezkurdia Bigarren Mailako txapeldunorde izan zen; Merino, berriz, Lehen Mailakoaren bigarren kanporaketan sartu zuten zuzenean.

Aspetik parte hartuko duten beste zazpi pilotariak hauek izango dira: Irujo, Xala, Gonzalez, Barriola, Retegi Bi, Jaunarena eta Zabaleta. Asegarcen, berriz, Arretxe II.ak irabazi zuen atariko bakarra, eta enpresako zazpi kide hauekin parte hartuko du: Olaizola II.a, Olaizola I.a, Idoate, Bengoetxea VI.a, Beroiz, Urrutikoetxea eta Albisu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.