Ezarian. Zientzia

Maven misioa Martera bidean da, atmosfera nola galdu zuen aztertzeko

Astelehenean abiatu zen, eta planeta gorrira 2014ko irailaren 22an iritsiko dela dago aurreikusita

Erredakzioa
2013ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
NASAren Maven misioa abian da. Satelitea astelehenean abiatu zen Martera, eta, aurreikusita dagoenez, 2014ko irailaren 22an iritsiko da hara. Curiosity robota planeta gorriaren lurrazala aztertzen ari da iazko abuztuan hara heldu zenetik. Mavenek bere ikerketa lana osatuko du, atmosfera izango baitu aztergai.

Martek duela milioika urte galdu zuen bere atmosfera, eta hori zergatik gertatu zen argitzea du helburu Maven misioak. Hala, jakin nahi dute, besteak beste, zergatik bihurtu den basamortu garai batean ur likido mordoa zeukan eta epela zen planeta hori. NASAk hamar urte igaro ditu proiektuaren kontzeptua eta espaziora bidali berri dituzten gailuak garatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.