GIDA LABURRA

2015eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Saint Andrewsera joan eta bertakoekin golfari buruz prestutasunez hitz egiteko jakin beharrekoak hauek dira.

112, 72, 63...

Bunkerrak, markak.... Old Coursen 112 bunker daude, eta 17. zulokoa da ezagunena —irudian—. Zelaiko par-a 72kolpekoa da, eta markarik onena, 63koa. Rory McIlroyk, Luke Donaldek eta Simon Dysoek lortu zuten.

42.000 jokalari urtean

18 edo 24 handicap-a. 42.000 pertsonak jokatzen dute urtean Old Coursen. Hori bai, gutxieneko handicap-a behar da han jokatzeko: gizonezkoetan, 18, eta emakumezkoetan, 24.

Autorik ez; poltsa, sorbaldan

Eskupekoa: 21 euro. Saint Andrewsen jokatuz gero, poltsa sorbaldan eraman behar da, edota caddie bat kontratatu. Ezin da autorik sartu, ezta elektrikorik ere. Zelaiak 7.305 yarda ditu (6.648 metro). Trebaturiko caddie batek 70 euro kobratzen du poltsa bakoitzeko, eta hasi berri batek, 42. Eskupekoa eman nahi izan gero, 21 eurotik (15 libra) gorakoa izatea gomendatzen dute.

Bi norabideko zelaia

1etik 18ra, edo 18tik 1era. Old Course herrian bertan hasi eta bukatzen da; beraz, bi norabideetan joka daiteke. Egun, ezkerretik eskuinera jokatzen da, eta urtean behin beste norabidean. Lau zulok (1, 9, 17 eta 18ak) green propioa dute; beste hamalauek, aldiz, green-a zelaiko beste zulo batekin partekatzen dute.

Tiger Woods 2005ean

-19. Gizonezkoen Britainia Handiko Irekia 28 aldiz jokatu da Saint Andrewsen, eta emakumezkoena, bitan. Bost dira Irekia bertan bi aldiz irabazi duten jokalariak —inork ez du hiru aldiz irabazi—: Bob Martin, J.H. Taylor, James Braid, Jack Nicklaus eta Tiger Woods. Aspaldian ikusiriko erakustaldi handiena Woodsek eman zuen, 2005ean: 19 kolpe jo zituen par-aren azpitik, eta bigarren sailkatuak baino bederatzi gutxiago.

Nahitaezko argazkia

Swilcan zubi txikia. Saint Andrewsen ikonoa da. 18. zulora pasatzeko igarotzen da. Harrizkoa da, eta hango artzainek eraiki zuten duela 700 urte, ardiekin erreka gainetik igarotzeko. Irabazleek hor ateratzen dute argazki ofiziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.