Ugutz Robles-Arangiz

2016ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
(Bidarte, 1939)

Bederatzigarren semea da Ugutz. Familia jada Beskoitzen bizi zela jaio zen, Bidarten. Txikia zen oraindik Bilbora itzuli zenean haren familiarekin. Hirian, Arte eta Lanbide eskolan ikasi zuen. Marrazketa jorratu bazuen ere, antzerkia zuen nahiago. Txinparta antzerki taldean aritu zen. Olaeta dantza taldean parte hartu zuen, eta Soroak laukoteko kide ere izan zen. 1960an ihes egin behar izan zuen Bilbotik, bere anaia Iker Roblesekin batera. Beskoitzera itzuli, eta Beskoiztarrak antzerki taldea sortu zuten bi anaiek. Sona handikoa izan zen Sorginak Etxaburun antzezlana eman zuten. Horrez gain, Pierres Larzabalek idatzitako eta Telesforo Monzonek zuzendutako Matalas antzezlanean ere parte hartu zuten. Zazpiribai ikuskizunean ere parte hartu zuen. Euskal Antzerkilarien Biltzarreko kide izan zen hasieratik. Txiste kontalari iaioa da, eta ETBn ere ibili zen. Gaztetan, Ama Lur ostatua ireki zuen. Beskoitzen dago, eta, janaria zerbitzatu ez ezik, kantaldiak ere antolatzen zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.