Tere Maldonado.
Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak. IRITZIA

Laikotasuna ala laizismoa?

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Zein da egokia? Zein defendatu behar dugu? Eliza katolikoaren foroetan ohikoa da bereizi nahi izatea laikotasuna (laicidad, laïcité) eta laizismoa. Feminitatearen eta feminismoaren arteko bereizketarekin bezala, ona eta txarra desberdindu nahi izaten dute, feminitatea ona eta feminismoa txarra dela aldarrikatzeko. Dakigunez, —ismo atzizkiak, mugimendu politikoak eta artistikoak izendatu ez ezik, mespretxuzko kutsua emateko ere erabiltzen da gazteleraz. Azken adiera hori inkontzienteki barneratuta daukagula aprobetxatuz, emakumeek femeninoak izan behar dugula errepikatzen dute, eta ez feministak. Era berean, Estatuek laikoak izan beharko lukete, ez laizistak. Katoliko horien iritziz, laikotasuna onargarria, epela, moderatua, egokia eta arrazoizkoa litzateke; laizismoa, ordea, onartezina, beligerantea, muturrekoa, arrazoi gabekoa, erlijioen kontrakoa: deabrua. Hala ote da?

XVI. mendean, Erreforma Protestantearen ondorioz, kristautasunaren batasuna apurtu zen mendebaldeko Europan. Katolizismoa eta protestantismoa zatitzearekin batera, Erlijio Gerrek erabat erraustu zuten kontinente zaharra. Tolerantziaren aldeko ideia sortu zen, sarraskia gelditu nahian. Hala hasi zen zabaltzen guretzat zalantzagabea den hori: ez dugula zertan guztiz ados egon herri berean bizi ahal izateko, elkarbizitza posible dela sinesmen ezberdinak izan arren. Apurka sinesmen askatasuna zabaldu zen. Hortik dator laikotasuna: askatasun hori bermatzeak Estatuaren sinesmenekiko neutraltasuna dakar, baita elizetatik banatzea ere. Laizismoa ez da laikotasunaren muturrekoa, perbertsioa, okertzea. Laizistak gara laikotasuna defendatzen dugunok. Feminismoaren eta laizismoaren kasuetan, atzizkiak mugimendu politikoak direla erakusten du. Ez nahastu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.