Alejandro Zugaza. Ikeder kultur zerbitzuetako zuzendaria

«Orain ere sekulako lorpena da euskal kultur produktuak kanpora eramatea»

Inigo Astiz
2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Onartzen du agente literario lanetan aritu dela, baina zehaztapena egiten du Alejandro Zugazak(Durango, 1967). Bera ez dela agentea. Suertatu egin zaiola, nolabait ere. Baina euskal idazleen lanekin lan horietan aritu zen lehenetarikoa izan zen, halere. Bernardo Atxaga laguntzen hasi zen lehenik, eta gehiago etorri ziren ondoren. Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Kirmen Uribe, Joxemari Iturralde, Harkaitz Cano, Gabriel Arestiren oinordekoak... Ikeder kultur zerbitzuetako enpresako zuzendari da, eta hala heldu zen agente lanetara. Urteak eman ditu euskal idazleei nazioarterako laguntza eskaintzen, baina euskararik ez daki. «Umetan ez nekien gaztelerarik, baina galdu egin nuen gerora, eta ez dut berreskuratu».

Zer harrera jaso duzu kanpoan aritu zarenean? Azken 25 urteetan igarri duzu alderik?

Bernardorekin [Atxagarekin] hasi nintzenean, harekin bakarrik egiten genuen lan. Sekulako lorpena zen harekin kanpoan egiten genuen hitzaldi bakoitza. Eta hasi ginen aztertzen euskal egileek zergatik ez ote zuten jauzia ematerik lortzen. Euskaraz bidali ohi zitzaizkien liburuak Madrilgo eta Bartzelonako editoreei, eta haiek ez zuten ezer ulertzen. Euskal Herritik kanpora, hemengo gatazka bakarrik ezagutzen zuten, Euskal Rock Erradikala... Bazirudien hemen ez zela umerik jaiotzen. Jatorrizko lana bidaltzeaz gain, liburuaren laburpen bat, egilearen biografia bat, eta lanaren oihartzunari buruzko lerro batzuk ere bidaltzen genizkien editoreei. Denborarekin aldatu egin da panorama. Editorial txiki independenteak desagertuz joan dira, eta argitaletxe enpresa handiak hasi dira agertzen. Eta, gu ere, Atxagaz aparte, jende gehiago bilduz joan ginen.

Zaila da euskal idazleak kanpoan mugitzea?

Asko aldatu dira gauzak. Bere lana argitaraturik ikustea zen lehen idazlearen egitekoa. Orain ez da hor bukatzen. Dramatizatu egin daiteke lana, zinemara eraman, hitzaldiak eskaini behar dira irakurlearekiko harremana lantzeko, ikuskizunak prestatu...

Norekin aritzen zarete orain lanean?

Uriberekin, Canorekin eta Arestiren oinordekoekin. Aholkuak eskaintzen ditugu. Gure iritzia ematen dugu. Oso konplikatua da, halere. Zerbitzu hau sortu genuenean guk bakarrik egiten genuen hori, eta ez zegoen haziz joateko aukera handirik ere. Adibidez, ez zegoen Frankfurteko azokara joateko laguntzarik, eta idazleen ordezkarientzako da azoka hori nagusiki. Urtea ematen genuen editoreekin kontaktuan, egun haietan bilkura egin, eta hitzarmena egiteko.

Orain ba al dago laguntzarik?

Gu desagertu ginen, eta, geroztik,ez dago gure lekukoa hartu duen inor.

Eta Krisi handia omen dago sektorean.

Editoreak despistaturik daude, ez dute merkatua non dagoen asmatzen. Lehen editoreek negozioan zuten beti begi bat, eta literaturan bestea. Orain,ordea, oso handiak dira egiturak.Sail komertziala batetik, sail editoriala bestetik, banatzaileen saila...

Eta zer leku du euskal literaturak paisaia horretan?

Hemen badu oso leku garrantzitsua. Eta kanpoan ere pizten du arreta. Euskal Herriaren izaera sortzailea beti da arretagune bat. Badago lekua euskarazkoliburuentzat. Eta euskal idazleak ohartu dira irakurlearenganako gertukotasunaren beharraz.Jende askok dio orain marketina eta promozioa egiten dela, baina ekitaldi horiek dira zure lana ezagutarazteko bidea.

Etxepare Institutua sortu du Eusko Jaurlaritzak. Zertan lagun dezake horrek?

Oraindik ere sekulako lorpena da euskarako produktu kulturalak kanpoan erakustea. Beste maila batera pasatzen zara halakoetan, zeren begi gehiago iz0an ditzakezu begira. Ahalegina askoz erehandiagoa da hor. Eta hori laguntzeko sortzen diren ekinbideak onak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.