Anjel Lertxundi

2016ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
(Orio, Gipuzkoa, 1948)

«Ni Orion Goiko kalean jaioa naiz, kanposantutik oso gertu». Hango joan-etorriak umezaroan «oso natural» bizi zituela azaldu du Anjel Lertxundi idazleak. «Bestalde, nire bizitza markatu zuen ama beti gaixo ezagutu izanak eta nik 15 urte nituenean ama galdu izanak». Horren guztiaren aztarna barruan duela onartu du: «Gure izaera mugatuaren ezaupidea umetatik izan dudan puntu bat da». Bere idazlanetan ere aurrez aurre begiratu die usu heriotzari eta sufrimenduari. «Begirada berezi bat izan dut kontu horientzat». Azken esperientzia Zu liburua izan da, emazteari minbiziari diagnostikatu eta gero idatzitakoa. Baina bere obran, oro har, gai iraunkor bat dela uste du. «Nire ibilbidean, irakurle eta idazle gisa, mundu horri erreparatu izan diot beti».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.