En Comu Podemek aise irabazi du Katalunian

2015eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
En Comu Podemek erabateko garaipena izan du Katalunian; jokoan zeuden 47 eserlekuetatik 12 eskuratu ditu. Ada Colauren estrategiak emaitza onak eman ditu, independentziaren inguruko erreferenduma egiteko promesa izan baita bere kanpainaren ardatza. Bartzelonan botoen %26,57 lortu ditu, udal bozetan baino puntu bat gehiago.

ERCra joan dira independentisten botoak; hiru ordezkari izatetik bederatzira pasa da. Eta porrota, berriz, convergenteen marka berriarena izan da; Democracia i Llibertatek zortzi eserleku eskuratu ditu —CiUk bikoitza zuen—. PSCk sei ordezkari galdu ditu; 14tik zortzira. PPk 11tik bostera. Ciutatansek lortu dituen berdinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.