Baita hirugarrenean ere

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon

Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Julen Etxeberria.
2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Elezkano II.a-Zabaleta, Peña II.a-Albisu, Altuna III.a-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Ladis Galarza. Lau bikote horiek ariko dira Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan. Asteburu honetan jokatuko dute aurreneko jardunaldia: larunbatean, Iruñean, Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.a ariko dira; eta igandean, Logroñon (Espainia), Peña II.a-Albisu eta Ezkurdia-Ladis Galarza.

Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak eta Ezkurdia-Ladis Galarzak, hurrenez hurren, Jaka-Martija eta Olaizola II.a-Rezusta utzi dituzte bidean kanporaketan. Atarikoa jokatu zuten lau bikoteek ohartarazi zuten ligaxkan eginikoak ez zuela ezertarako balio. Horregatik, apenas eman zioten garrantzirik ligaxkan beti bikote berak irabazi izanari: Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak eta Ezkurdia-Ladis Galarzak, hain zuzen. Baina hirugarren neurketan ere beste horrenbeste gertatu da, eta ligaxkako bi neurketetan nagusitutako bikotea gailendu da hirugarrenez kanporaketan. Modu berean egin du bi kanporaketetan, atzetik aurrera eginda: Altuna III.a-Mariezkurrena II.a 13-18 joan ziren galtzen, eta Ezkurdia-Ladis Galarza, 14-19.

Finalerdietako ligaxkan, bestalde, Aspe da nagusi berriro, lau bikoteetatik hiru baitira enpresa horretakoak. Iaz, bina egin zuten Aspek eta Baikok. Bigarren Mailakoan ere Aspe da nagusi, kopuru berarekin: Salaberria-Oier Etxebarria, Zabala-Erostarbe, Elordi-Garmendia dira Aspekoak, eta Alberdi-Salaverri II.a Baikokoa.

Trinketean ere, kito ligaxka

Trinketean ere amaitu da Binakako Txapelketako ligaxka, eta zehaztuta daude kanporaketak. Peio eta Bixente Larralde, eta Monce-Ducassou finalerdietarako sailkatu dira zuzenean, eta Olzomendi-Sanchez eta Darmendrail-Lambert, final-laurdenetarako. Larunbat honetan, berriz, atariko kanporaketa jokatuko dute Intxauspe-Gixandutek, Elgart-Luroren kontra, eta Ospital-Iturbek, Bielle-Ipharren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.