Noiz sortua: 2017-06-22 00:30:00

Kanaldude: hogei urte iruditan

Hogei urte bete berritan, egoitza berria estreinatu zuen Kanaldudek joan den astean, Bidarrain. Laguntzaile batzuek urteetako lanaren parte bat numerizatzeko egin lanaz baliaturik, 'Hitza' Ximun Karrererengana joan da, artxiboetako bideoen bidez Kanalduderen historian barna sartzeko.
KANALDUDE

Joanes Etxebarria -

2017ko ekainak 22

Kanaldude, urteetako lanaren eta bere hedapenaren ondorioz, izen esanguratsua bilakatu da. 1997an sortu zen Aldudarrak Bideo elkartea, gaur egun hamar langileko kooperatiba bilakatua dena.

Irulegiko Irratiaren sortzaileetan izan zen Mikel Erramuzpe hasi zen, kamera bat eskuan, Aldude eta inguruetako ekitaldiak filmatzen. Suprefetari igorri txosten batean 50.000 liberako laguntza eskatu, eta 500.000 liberakoa ukan zuen, sekula gertatu ohi ez den bezala. «Autoa gidatzeko baimena baizik ez zuela eta kamioi bat eman ziola» erran omen zion suprefetari. Aitzinetik ere Baionako ikus-entzunezko BTS sailarekin harremanetan zegoenez, bertan ikasle zen Ximun Karrere deitu zuen kolpetik handitzera zoan xedean lagundu zezan galdetuz. Kontzientzia objektore gisa hasi zen.

Hogei urte berantago, bideo artxiboei so jarri da Karrere. Bera sartu aitzin Mikel Erramuzpek ELB sindikatuarentzat egin zuen filma aipatzean, nonbait, gaur egun bizirik den ildo editorial gisako bat aipatzen duela dirudi: «ELBren besta Alduden egin zuten, eta, laborariek ez zekitelakoan beti mendiko laborantza zer zen, horretaz film bat egitea galdetu zioten».

Karrere, ikasketak bukatu berritan eta soldatarik gabe trukean, Erramuzperen gisa ibiltzen hasi zen kamera eskuan, «baina eremu zabalago batean», bere sareak baliatuz. Eta, egun batez, urtero ospatzen den Aiherrako Gau Beila batean, «kamera desberdinekin filmatzeko entsegua egin genuen enekin ikasi zuten lagun batzuekin».

Lehen lan kontratuekin, euskaltzale eta lurraldeko garapena interes nagusitzat zutenekin, elkartea garatu zen gero. Bi bide paralelo garatu ziren hortik aitzina Karreren erranetan: «Batetik, telebistaren garapena, orain Kanaldude dena, eta, bestetik, egitura profesional azkarra ziurtatzea, eta horretarako dirua sartu behar zen lan batzuk eginez».

Bidarraiko egoitza ederrean, langileak badira egun oroz. Baina www.kanaldude.eus webgunean agerikoa denez, laguntzaile sare handia du Aldudeko telebistak. «Hasieratik ikusi genuen ezin zela soilik profesionala izan; herri telebista bat izan behar da, eta ikusleak egile bilakatu».

Kanaldude Zuzenean saioa da, zuzendariaren ustez, horren adibide hoberena: «Guk ekartzen dugu materiala eta gaitasuna, baina hori jendeen esku utziz, eta haiek erabakitzen dute zer emankizun egin nahi duten». 27 saio eginak dituzte jadanik, presoak, Korrika, Etxauzia eta Usopop festibala aipagaietan, ostegunez eta zuzenean. «Beste proiektu bat da ematea lau pertsonako talde bat, profesionala, emankizun bat egiten zinez ontsa egina eta puntu. Egiten ahal dugu, baina ez du horrek alde herrikoia galaraziko».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Maria Txibite, Manu Aierdi eta Elma Saiz kontseilariekin parlamentutik ateratzen. ©Idoia Zabaleta, Foku

Mugaz bi aldeetako bidaiak errazteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Navarra Sumaren abstentzioarekin eta bertze alderdi guztien baiezko botoarekin onartu dituzte neurriak. Bertzeak bertze, 50.000 eurorainoko diru laguntzak onartu dituzte kultura ogibide dutenentzat, eta alokairua ordaintzeko diru laguntzak hamabi hilabetez luzatuko dizkiete autonomoei eta aldi baterako enplegu erregulazioan daudenei. 

Martin Ugalde Foroa: Euskara ere normalitaterantz?

Euskararen lekuaz normaltasun berrian, Martin Ugalde Foroan

Berria

Josu Amezagak, Idurre Eskisabelek eta Amelia Barquinek hartu dute parte Kontseiluak sustatutako mahai inguruan, Andoainen. BERRIAn osorik ikusteko aukera dago.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna