Irudia. Gasteiz

Euskaraldia errazteko konpromisoa hartu dute

EUSKARALDIA

Berria -

2018ko ekainak 1
Urte erdi falta da Euskaraldia iristeko, eta egitasmoa sendotzen ari dira. 85 entitatek bat egin dute, eta konpromisoa hartu dute Euskaraldia bultzatzeko: tartean daude erakunde publikoen entitateak, bankuak, hezkuntzakoak, hedabideak, kirol taldeak eta bestelako enpresak. Konpromisoa hartu dute Euskaraldia zabaltzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erraztasunak jartzeko. Gasteizen bildu ziren atzo. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute, euskararen erabileran eragiteko asmoz. Euskalgintzako eragileak eta instituzioak elkarrekin ari dira antolatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna