FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGAREN HASIERA

Diamantezko urteurrena

Espainiako Liga 75. aldiz hasiko da asteburuan; Lehen Mailako taldeek 151 milioi gastatu dituzte

jon ordonez garmendia
DONOSTIA
2005eko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Realak eta Athleticek 1-1 berdindu zuten lehen jardunaldian, eta Liga Bartzelonak irabazi zuen. 1929-1930eko denboraldian jokatu zen lehen aldiz Espainiako Liga, eta datorren asteburuan diamantezko ezteiak ospatuko ditu. Espainiako Liga 75. aldiz jokatuko da sasoi honetan, eta kasualitate askok gogora ekarriko dute lehen txapelketa hura.

Orduan bezala, Athletic eta Realaren arteko derbi bat jokatuko da lehen jardunaldian. Oraingoan, Bilbon. 1929ko otsailaren 10ean, Bienzobasen eta Bergaretxeren gol banarekin berdindu zuten bi euskal taldeek. Ez ziren bakarrak, gainera. Orain bezala, orduan ere lau euskal talde aritu ziren Lehen Mailan: aurrekoez gain, Real Union eta Getxo. 75 urte geroago, Osasunak eta Alavesek hartu dute bi talde horien lekukoa; hain zuzen ere, Gasteizko klubak hasiko du aurten denboraldia txapeldunaren aurka: Bartzelona. 1929-1930eko denboraldian talde horrek irabazi zuen Liga, eta 2005-2006an ere hori da faboritoa, nahiz eta gutxi indartu den.Lehen Mailako taldeek 151 milioi euro gastatu dituzte, baina Bartzelonak libre zeuden bi jokalari fitxatu ditu soilik. Beste muturrean, Real Madril dago: 56 milioi ordaindu ditu lau jokalari fitxatzeko. Sailkapenak esango du bakoitzaren beharraren araberako gastua den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.