AFRIKAREN BIHOTZEAN

2014ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Mendebaldeko potentziek Afrikako mugak marraztean ez zituzten kontuan hartu espazio soziokulturalak. Afrika Erdiko Errepublikako biztanleria oso plurala da: guztira, hirurogei hizkuntza inguru hitz egiten dituzte. Frantsesa da ofiziala, baina sangoa hitz egiten da gehien Afrika Erdiko Errepublikan eta inguruko estatuetan. Orotara, bost milioi lagunek hitz egiten dute. 4.5 milio biztanle ditu herrialdeak. Baya , banda, mandjia, sara eta mboum dira etnia nagusiak, baina gehienak herrialde batean baino gehiagotan daude. NBEren arabera, herrialdeko biztanleen %35ek sinismen indigena du; %15 musulman sunitak dira; %25, katolikoak; eta gainerako %25ak, protestanteak. Baliabide aberatsak ditu herrialdeak: diamantea, egurra, kotoia eta kafea dira gehien esportatzen dituzten ondasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.