Tortes eta Ablitasko makil dantzak geratzen dira denboraldia bukatzeko

2013ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Erriberako makil dantzak udan izaten dira; herrietako bestetan, hain zuzen ere. Hala ere, oraindik badago makil dantzak ikusteko aukerarik. Cortesen irailaren 29an eginen dute, San Migelen omenez, eta Ablitasen, urriaren hasieran, Errosarioko AmaBirjinari eskainia. Orain arte, Tutera, Fustiñana, Murchante eta Ribaforadan plazaratu dituzte dantzak, abuztuko jaien karietara, hain justu.

Azkena Ribaforadakoa izan da, iragan larunbatean egin zuten makil dantza. Ohiko makila, arku eta zinta dantzez gainera, bada bereizgarri bat herri horretan: hiru mailako giza dorre batekin bukatzen dute saioa. Bestalde, orain arte plazaratutako makil dantzetan ez da kritika politikorik faltatu. Herriko gaietatik harago, CAN auzia ere jopuntuan izan dute toki batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.