Batzuek ez zuten aurrera egin

Anitz dira Bartzelonako sakelakoen nazioarteko kongresuan aurkezten diren gailuak, baina, ondoren, denek ez dute arrakastarik izaten. Azoka handia ez da bideragarritasunaren berme.

Iker Tubia.
2016ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Ezin da beti asmatu, eta Bartzelona ez da deusen berme. Sakelako telefonoak egiten dituzten enpresendako bozgorailu aproposa da, bai, baina izan dira aurreko MWC sakelakoen kongresuetatik igaro arren, porrot egin dutenak.

LG Optimus 3D gailuak hiru dimentsioak eraman zituen sakelakoetara, baina horrek ez zuen ibilbide luzerik izan. Ahanzturan erori zen. Antzera gertatu zen Joyn mezularitza zerbitzuarekin. Whatsappekin lehiatu nahi bai, baina ez zuen lortu oihartzunik Bartzelonako kongresutik kanpo.

HTCk ultrapixel teknologia erabili nahi zuen gailurrera iristeko. Argi gehiagoko irudiak ateratzen zituen, baina erresoluzio txikian. Porrot egin zuen.

Mozilla ere saiatu zen Firefox OS sistema eragilea merkatuan sartzen, baina azkenean albo batera utzi zuen, eta gauzen internetera bideratu zituen indarrak. MeeGo sistema ere desagertu zen. Nokiak sortu zuen, baina Windowsekin ordezkatu zuen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.