Pandemia elikagai krisia areagotzen ari da

2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen menpeko hainbat erakundek herenegun ohartarazi zuten COVID-19aren pandemia Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko elikagai krisia areagotzen ari dela. Hala, elikagai hornidura kateetan izaniko eragina «kritikoa» izan dela adierazi zuten. Erakundeen esanetan, lurralde horietako herritarrak dira pandemiak kalte handien eragin dienak.

Bestalde, NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek esan zuen pandemiak «aurrez sekula ikusi ez bezala» zailtzen duela gerretan harrapatuta dauden zibilen gaineko babesa. «COVID-19a mehatxu handi bat da kanpalekuetan pilatuta dauden errefuxiatu eta desplazatuentzat, eta osasun arreta eta instalaziorik ez duten komunitateentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.