Erreakzioak

2013ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Estela Carloto Maiatzeko Plazako Amonen burua

«Lasaiago nago orain, izaki doilor horrek mundua utzi duela jakinda. Izan ere, gizon zintzoak eta gaiztoak daude mundu honetan, eta gaiztoen taldekoa zen Videla».

Martin Fresneda Argentinako Giza Eskubideen idazkaria

«Argentinako Estatuak ezin du inoren heriotza ospatu. Hori esanda, kontent gara justizia egin zelako, eta ez mendekua. Argentinako herriak izan duen horrore handienaren erantzuleetako bat joan da».

Adolfo Perez Esquivel 1980ko Bakearen Nobel sariduna

«Videlak izugarrizko mina egin dio herri honi, baina ez naiz haren heriotzarengatik poztuko. Ez da ziklorik bete. Horrorearen politikak Videla bera gainditzen du, kontinente osoan hedatu baitzen. Berriro gerta ez dadin lan egin behar dugu».

Nora Cortiñas Maiatzeko Plazako Amen kidea

«Genozidak hiltzen hasi dira, baina diktadurari buruzko artxibo sekretuak ez dira zabaldu. Hori guztia argitara atera nahi dugu, torturatzaileek ez dezaten sekretua hilobira eraman».

Victor Heredia Abeslaria

«Gure arreba haurdun zegoela desagerrarazi egin zuten Junta Militarrek, eta halako gertaerak bihotzean iltzatuta gelditzen dira. Gaizkile bat hil da gaur».

Ricardo Gil Lavedra UCR alderdiko diputatua

«Diktadurarik odoltsu eta beldurgarriena izan zen Videlarena. Argentina osoan heriotza hedatu zuena. Tamalez, diktadoreak ez zuen inoiz damurik agertu, eta biktimentzat ez da erreparaziorik egon».

Hermes Binner FAP Fronte Zabal Progresistako kidea

«Videla hil da, baina haren diktaduraren 30.000 biktimengatik egiten dugu negar».

Hernan Lombardi Argentinako Kultura ministroa

«Tirano odoltsua izan zen Videla. Argentinako demokraziak hura epaitzeko eta kondenatzeko adorea izan zuen».

Manuel Abad Medina Argentinako Gobernuko kabinete burua

«Auzipeturik, kondenaturik, espetxe arrunt batean preso eta argentinar guztion gaitzespenarekin hil da Videla!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.