Barcinaren ustez, agerian geratu da arrazoirik ez dagoela zentsura moziorako

Ikerketa batzordeak ez duela esku hartzerik frogatu dio Nafarroako presidenteak, eta PSNk esan behar duela «egia»

Erredakzioa
Iruñea
2014ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Gaur 16:00etan deklaratuko du Yolanda Barcinak Nafarroako parlamentuko ikerketa batzordean. «Gogoz» dagoela dio berak, «egia jakin dadin». Baina orain artekoa ikusita, argi du: «Erortzen ari dira zentsura mozioa aurkezteko argudioak». Nafarroako presidentearen esanetan, batzordean argi geratu da bere gobernuak ez duela esku hartzerik egin, eta legezkoak izan direla Ogasuneko jarduera guztiak. «Hori da batzordean agerian geratu dena», esan du, herenegun deklaratu zuten Ogasuneko teknikoen adierazpenak aipatuz.

Barcinaren esanetan, zentsura mozioa aurkezteko aitzakia baino ez da ikerketa batzordea, eta PSN da horren inguruko azalpenak eman behar dituena. «PSNk egin behar duena da egia esan, eta ez ezkutatu». Izan ere, zentsura mozioa aurkezteko Bildurekin harremanetan daudela dio, eta ustelkeriarik ez dagoela jakin arren, UPN gobernutik botatzea dela koalizio soberanistaren estrategia. Ustezko barne dokumentu bat aipatu du horretarako, «dokumentu horretako estrategiaren» pean kokatu du larunbateko manifestazioa ere, «kalean jazarpena bilatzekoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.