Sormen Bekaren laugarren aldia zabalik da

2021eko irailaren 7a
00:00
Entzun
Laugarren urtez antolatuko du aurten Sormen Beka Gerediaga elkarteak. Sortzaile berrientzat da, eta parte hartzaileek praktika edota espresio artistiko batean oinarritutako lan digital bat sortu beharko dute, alde fisikoarekin uztartu ahal izango dena. Hitzak barne dituen sormen lana baldin bada, euskara hutsezkoa izan beharko du, egitasmoaren helburu nagusia euskarazko sorkuntza sustatzea baita.

Irabazleak 15.000 euroko diru saria jasoko du, bai eta sorkuntza prozesurako eta plazaratzeko laguntza ere. Izena emateko epea irailaren 21era arte egongo da zabalik. Proiektuak aurkezteko informazio zehatzagoa aurki daiteke durangokoazoka.eus webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.