Kalakan taldeak emango dio hasiera txotx garaiari gaur zortzi

Kalakan taldeak inauguratuko du txotx garaia. SAGARDOAREN LAGUNAK.
2014ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Hilaren 15ean, 13:45ean emango diote hasiera 2014ko txotx garaiari, Astigarragako Alorrenea sagardotegian (Gipuzkoa). Lehenengo tragoa edango dutenak Kalakan musika taldeko kideak izango dira. Txotxaren aurretik, sagarrondo bat landatuko du taldeak Sagardoetxeko sagastian. Bazkalondoan, berriz, pintxoak sagardoarekin batera jateko aukera izango da Astigarragako tabernetan. Ondoren, afaria egingo dute herriko kultur taldeek. Bi disko kaleratu ditu Kalakan taldeak, baina ospe handia lortu du, eta ez bakarrik Euskal Herrian, baita nazioartean ere, 2012an Madonna abeslariarekin batera bira egin baitzuten. Hernanin (Gipuzkoa), berriz, datorren igandean hasiko dute sagardo garaia. ETB 1eko Kontrako eztarria saioko Paulinok eta Anjel Alkainek emango diote hasiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.