Bodu Bala Sena, muturreko monjeen azorria

2014ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Tamil hinduak ez dira muturreko sinhalar budisten jomugan dauden bakarrak. Musulmanek ere pairatu dute bazterkeria eta, iragan ekainean bezala, muturreko talde nazionalisten indarkeria. Biztanleen %9 inguru dira, eta hainbat iturrik tamiltzat dituzte, tamila baitute haien ama hizkuntza. Beste iturri batzuek diote, ordea, VIII. eta XV. mende artean uhartera iritsitako arabiarren ondorengoak direla.

Edonola ere, azkenaldian muturreko talde budistek haien aurkako oldarraldi kanpaina hasi dute. Azken kasua ekainean izan da: hego-ekialdeko kostaldeko Aluthgama herrian musulmanen etxeak erre zituzten, eta lau lagun hil. Bodu Bala Sena (BBS) muturreko talde budistaren buruak, Galagodaatte Gnanasara monjeak, emandako hitzaldiaren ondotik hasi zuten oldarraldia.

Armada bidali zuten herrira, eta etxean geratzeko agindua ezarri. Halere, ez daude lasai hango musulmanak, uste baitute gobernuak muturreko talde horiek babesten dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.