Ukrainako lehen ministro Arseni Jatseniukek dimisioa eman du

UDAR eta Svoboda alderdiek gobernua sostengatzen zuen koalizioa utzi ondotik eman du dimisioa.

Luhansk hirian hiru zibil hil dituzte
Arseni Jatseniuk, iragan maiatzean ateratako irudi batean.
Arseni Jatseniuk, iragan maiatzean ateratako irudi batean. M. GAMBARINI / EFE

Adrian Garcia -

2014ko uztailak 25
«Koalizioaren hausturagatik eman dut dimisioa». Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak dimisioa eman du Ukrainako Parlamentuan. Viktor Janukovitx presidente ohia kanporatu zutenenik egon da gobernuan, hasieran behin-behineko gobernuko buru gisa. Gobernuko hiru alderdietatik bik —UDARek eta Svobodak— koalizioa utzi ondotik hartu du erabakia, «gobernuaren ekintzei parlamentuak ezarritako oztopoengatik». Parlamentuak gobernuak proposaturiko lege sorta bati ezezkoa ematean eman du dimisioaren berri.

Jatseniuken gobernuak lege sorta batzuk aurrera atera nahi zituen, zergak igo eta kanpoko inbestitzaileei Ukrainako gasbideen erdiak saltzeko. «Onartezina da interes politikoa estatuaren interesen aurrean jartzea. Ez dago dirurik poliziei, medikuei, irakasleei eta abarri ordaintzeko. Ezin ditugu errifleak erosi». Hainbatetan kritikatu dute gobernua, armadari nahikoa baliabiderik ez emateagatik. Finantza Ministerioak ohartarazi zuen legeak onartu ezean abuztuaren 1etik aurrera ez zutela izango militarrak ordaintzeko adina dirurik.

Parlamentuko presidente Oleksandr Turtxinovek — Jatseniuken Batkivxina alderdiko kide da— UDAR eta Svobodari eskatu die «lehenbailehen» izendatzeko behin-behineko gobernurako hautagaia.

Konstituzioaren arabera, gehiengoa duen koalizioa osatzen ez bada, presidenteak parlamentua disolbatu eta bozetara dei dezake. Petro Poroxenko presidenteak legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzearen alde agertu izan da.

Armadak, bestalde, ez ditu amaitu matxinoen gotorlekuen setioak: borrokak izan dira Donetsk hiriko sarreran. Luhansk artilleriarekin bonbardatu dute, eta, gutxienez, hiru zibil hil dituzte. Eskualde bereko Lisitxansk hirian lau soldatu hil dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna