Literatura. Pasarte hautatua. Heinrich Boell

'Gertatzear dago zerbait'

2013ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Nire bizitzako gertaerarik bitxienetako bat Alfred Wundsiedelen fabrikan enplegatuta nengoenean gertatua dut. Joera handiagoa dut, neurez, olgeta eta gogoetarako lanerako baino, baina lantzean behin ekonomi estualdiek behartzen naute —olgeta bezain errenta eskasa ematen baitu gogoetak— enplegu deitu ohi dena onartzera. Beheraldi horietako batean aurkitzen nintzelarik berriro, lan agentzia baten esku utzi nuen arazoa, eta Wundsiedel fabrikara bidali ninduten zoritxarreko beste zazpi kiderekin batera, han gaitasun froga bat egin ziezaguten.

Fabrikaren itxurak berak fidakaitz bihurrarazi ninduen: fabrika osoa zen kristalezko blokez eraikia.

IPUINA (HASIERA)

Itzultzailea: Josu Zabaleta.

Jatorrizko hizkuntza : Alemana.

Argitalpena: Eganaldizkariaren 1986ko 3/4. zenbakian (Armiarma atariko Aldizkarien Gordailua-n ere irakurgai).

Azalpena: Helmut Boettiger literatur kritikari alemanak Die Gruppe 47 liburua argitaratu du, 47 Taldea izenez ezagutzen den taldeko idazleen harremanen kontaketaren bitartez, XX. mendeko Alemaniako literaturaren ikuspegi orokorra ematen duen liburu mardula. Gunter Grass, Heinrich Boell, Ingeborg Bachmann, Paul Celan eta Hans Magnus Enzensberger izan ziren talde horretako kide. Heinrich Boell (1917-1985) da haien artean euskarara itzulitako testu gehien duena: Gertatzear dago zerbait ipuinaz gain, Katharina Blumen ohore galdua eta Pailazo baten aburuak nobelak (Pello Zabaletak eta Jose Antonio Azpirozek itzuliak), eta Lanerako zaletasuna gutitzeko pasadizua narrazio laburra (Aingeru Epaltzak itzulia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.