Argantzun, 'Irrikitan'

Trebiñuko konderriak hartuko du ekainaren 17an Arabako ikastolen jaia. Eskualdean Lehen Hezkuntza eskaintzeko erronka jarri dute

Jon Rejado.
Gasteiz
2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Argantzun ikastola Irrikitan dago 2018ko Araba Euskaraz jaia hartzeko. Ekainaren 17an ospatuko den festaren leloak biltzen ditu ikastolako kideen artean sortzen dituen sentipenak: euskara Trebiñun sustatzeko irrika, Lehen Hezkuntzako zikloa abiarazteko grina, egonkortasuna lortzeko gogoa... Aurtengoa ikastola sortu zuteneko hamabosgarren urteurrenaren atarian heldu da,eta proiektu zabal bat hastear dela: Lehen Hezkuntza ere eskaintzea.

Ikastola 2003an ireki zuten lehengoz, Haur Hezkuntzako eskaintzarekin. Euskara «Arabako bihotzean bultzatzeko» asmoa zutela gogorarazi du Saioa Urizar Argantzun ikastolako zuzendaritzako kideak. Ordea, kokapenak baldintzatu du haien jarduna: Gaztela eta Leonen administraziopean (Espainia) egoteagatik ez dute laguntzarik jasotzen. Egonkortasuna lortze aldera, proiektu berria abiaraziko du:. Lehen Hezkuntza eskainiko du. Halere, ez dute Argantzunen egingo, bost kilometrora dagoen herri batean baizik: Manzanosen, Araban.

Urizarrek argitu du bertako Udalarekin akordioa lortu dutela gizarte etxea erabiltzen hasteko, eta, etorkizunean, eraikin bat egiteko aukera ere aztertu dute. «Horrek egonkortasuna emango digu, Haur Hezkuntza amaitzen duten ikasleei jarraipena eskainiko baitie». Gaur egun, Langraizko eskolara joatea dagokie Lehen Hezkuntza hasi behar duten Argantzun ikastolako ikasleak; batzuk, ordea, Armentiara joaten direla gaineratu du Urizarrek.

Eskaintza zabala goizetik

Proiektu hori indartu ahal izateko, herritarren parte hartzea galdegin dute ekainaren 17ko jaian. Jendea erakartzeko askotariko ekintzak prestatu dituzte 10:00etatik 19:00etara arte, hein handi batean haur eta familientzat: tailerrak, kontzertuak, antzerkia, puzgarriak, ipuin kontalariak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.