Sexu erasoei aurre egiteko, erantzukizuna hartzera deitu du Bilboko Udalak

Aste Nagusian Poliziaren aurrean salatu diren lau erasoak gaitzetsi dituzte sei alderdiek, ohar batean. Konpartsek autodefentsa aldarrikatu dute

Jaietako sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, joan den ostiralean. M. V / FOKU.
Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2018ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Bilboko Konpartsek eta udalak Aste Nagusian izandako sexu erasoak salatu dituzte. Udalbatzan ordezkaritza duten alderdiek—EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Udalberri eta Goazen Bilbo— agiri bat adostu dute. Poliziaren aurrean lau sexu eraso salatu dira. «Giza eskubideen urraketa larri eta jasanezina» direla esan dute. Bilbotarrei dei egin diete halako erasorik onar ez dezaten: «Erantzukizuna gure gain hartu behar dugu». Bilboko Konpartsek zehaztu dute eurek eraso gehiagoren berri ere izan dutela. «Erasotzaileak jai eremutik bota ditugu, eta botako ditugu; autodefentsa eta elkarren zaintza sustatzen eta erabiltzen jarraituko dugu».

Asteburuan, Gasteizen, bi gizon atxilotu dituzte, euren bikotekideak jipoitzeagatik. 35 urte dituzte. Agoitzen (Nafarroa), berriz, Martxoaren 8ko batzordeak iragarri du herriko jaietan salatutako erasoa artxibatu duen epaiari errekurtsoa jarri diola akusazio partikularrak. Epailearen ebazpena auzitan ipini dute: «Ebazpena baimendutako harremanetan eta tonteo-an oinarritzeak erasotzaileari ematen dio sinesgarritasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.