Sexu erasoei aurre egiteko, erantzukizuna hartzera deitu du Bilboko Udalak

Aste Nagusian Poliziaren aurrean salatu diren lau erasoak gaitzetsi dituzte sei alderdiek, ohar batean. Konpartsek autodefentsa aldarrikatu dute
Jaietako sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, joan den ostiralean.
Jaietako sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, joan den ostiralean. M. V / FOKU

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko abuztuak 28
Bilboko Konpartsek eta udalak Aste Nagusian izandako sexu erasoak salatu dituzte. Udalbatzan ordezkaritza duten alderdiek —EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Udalberri eta Goazen Bilbo— agiri bat adostu dute. Poliziaren aurrean lau sexu eraso salatu dira. «Giza eskubideen urraketa larri eta jasanezina» direla esan dute. Bilbotarrei dei egin diete halako erasorik onar ez dezaten: «Erantzukizuna gure gain hartu behar dugu». Bilboko Konpartsek zehaztu dute eurek eraso gehiagoren berri ere izan dutela. «Erasotzaileak jai eremutik bota ditugu, eta botako ditugu; autodefentsa eta elkarren zaintza sustatzen eta erabiltzen jarraituko dugu».

Asteburuan, Gasteizen, bi gizon atxilotu dituzte, euren bikotekideak jipoitzeagatik. 35 urte dituzte. Agoitzen (Nafarroa), berriz, Martxoaren 8ko batzordeak iragarri du herriko jaietan salatutako erasoa artxibatu duen epaiari errekurtsoa jarri diola akusazio partikularrak. Epailearen ebazpena auzitan ipini dute: «Ebazpena baimendutako harremanetan eta tonteo-an oinarritzeak erasotzaileari ematen dio sinesgarritasuna».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna