Berdintasun batzorde bat nahi du Elkarrekin Podemosek

Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duten legez besteko proposamenak berdintasunaren aldeko politikak indartzeko proposamenak biltzen ditu
Martxoaren 8ko erasoa salatzeko elkarretaratzea EHUn.
Martxoaren 8ko erasoa salatzeko elkarretaratzea EHUn. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Asier Arrate Iruskieta -

2018ko martxoak 14
Martxoaren 8an plazaratutako aldarrikapen feministei «erantzuna emateko», Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Lander Martinez eta Eukene Varas parlamentariek erregistratutako dokumentuan proposatu dute, besteak beste, legebiltzarrak batzorde berezi bat eratzeko Martxoaren 8an egindako eskakizunak aurrera eramateko.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote sei hilabeteko epean indarkeria matxistaren aurkako lege proposamen bat aurkezteko, eta egun indarrean dagoen Berdintasunerako Legea berritzeko. Jaurlaritzari galdegin diote, halaber, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako politikak gobernuaren «zutoin estrategiko» bihurtzeko. Azkenik, politika horietarako aurrekontua %50 igotzeko eta diru ekarpenen igoera progresiboa bere gain hartzeko eskakizuna egin dute.

Erasoa Martxoaren 8an

Martxoaren 8ko mobilizazioetan, Leioako (Bizkaia) medikuntza fakultatean gertatutako erasoa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo hainbat campusetan eta Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetan. Leioako mugimendu feministako kideek EHUri eskatu diote bi ikasleei eraso egin zien irakaslea kanporatzeko unibertsitatetik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna