Albistea entzun

Euskal Elkargoan ordezkaritza nahi duela aldarrikatu du EH Baik

Talde feministek ere ordezkaritza parekidea izatea eta egitura berezitu bat sortzea eskatu dute
Jean Claude Mailharin, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintxart EH Baiko kideak, atzo.
Jean Claude Mailharin, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintxart EH Baiko kideak, atzo. BERRIA

Ekhi Erremundegi Beloki -

2016ko abenduak 7

Hainbeste urtez Ipar Euskal Herriak instituzio bat behar duela aldarrikatzen aritu ondotik, ezkerreko abertzaleek ez dute Euskal Elkargoaren eraikuntzatik baztertuak izan nahi. Hala, elkargoan parte hartuko duten ordezkariak hautatzean «irizpide demokratikoa» kontuan hartzeko eskatu du Jean Claude Mailharin EH Baiko kideak. Lehenik, herri bakoitzak dagozkion ordezkariak izendatuko ditu: gobernantzan egin diren egokitzapenen arabera, batzuek oraingo herri elkargoetan baino ordezkari gehiago izanen dituzte; beste anitzek, gutxiago. Hori horrela, hautaketa 2014ko herriko bozen emaitzen arabera egin behar dela aldarrikatu du Mailharinek, hautetsi ezkertiar eta abertzaleei «dagokien» lekua eskainita. Izendatutako 233 ordezkari horien artean, batzorde iraunkorra eta bulegoa osatuko dituzte. Bi instantzia horietan ere ordezkaritza eskuratu nahiko luke EH Baik.

Baina irizpide demokratikoaz gain, ordezkariak hautatzean parekidetasuna, hizkuntza politika, arlo soziala eta trantsizio ekologikoa aintzat hartzea nahi du EH Baik. Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak gizonezkoak izanik —158tik 15 soilik dira emakumezkoak—, EH Baik argi du Euskal Elkargoko batzarra «maskulinoa» izanen dela; haatik, batzordea eta bulegoa osatzean parekidetasunaren printzipioa errespetatu behar dela azpimarratu du Anita Lopepe EH Baiko bozeramaileak. Azkenik, demokrazia parte hartzailea bermatzeko, Garapen Kontseiluak bere lekua izatea nahiko lukete.

«Ipar Euskal Herriko alderdi gehienek ez dute lurralde ikuspegia; guk bai», adierazi du Peio Etxeberri-Aintxartek. «Ez da berdina bakoitzak bere herritik ikustea eta ikuspegi global bat izatea». EH Bairentzat, Euskal Elkargoa berezko lurralde bat da, Euskal Herriaren barruan kokatzen dutena. Hala, lurralde guzia kontuan hartuko duen proiektua lantzen hasiko dira, 2020ko hauteskundeak ikusmiran, hor eginen baitira Euskal Elkargorako lehen hauteskundeak.

Egoeraren «argazki» bat

Gizon eta emazteen arteko berdintasuna Ipar Euskal Herriko errealitate bilaka dadin, elkargo bakarraren eskumen guzietan tratatu beharreko zehar lerroko gai bat dela aldarrikatu du mugimendu feministak. Era berean, egitura berezitu baten sorrera ere beharrezkotzat jo dute mugimenduko ordezkariek. «Egoeraren argazki bat atera eta ekintza konkretuak prestatzea litzateke egitura horren funtzioa», Amaia Fontang Bortizkeria Sexisten Kontrako Kolektibo Feministako (BSKKF) kidearen hitzetan. Emakunde hartzen dute eredutzat, besteak beste. Euskal Elkargoa osatzeko prestatu den Gidaritza Batzordeko kideei eta herriko kontseiluei gutun bana idatzia diete gaia beren gain har dezaten. Elkarlanerako prestasuna erakutsi dute feministek, baina, argi utzi dute ez dutela onartuko bazterrean utziak izatea. «Deliberatuak gara: beharrezkoa bada, karrikara jautsiko gara».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

CO2 neurgailu bat Iruñeko taberna batean, airearen kalitatea ona dela adierazten. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako Gobernuak baieztatu egin du ostatu barruak irekiko direla

Maria Ortega Zubiate

Astelehenetik aurrera izango da; gehienez edukieraren %30 erabili ahalko dute. CO2 neurgailuak jartzen badituzte, guztiz bete ahal izango dituzte establezimenduak
<b>Zalla. </b> Gertatutakoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Beltranen jaioterrian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Beltran bilatzeari utzita, ardurak argitzeko eskaera gailendu da orain

Ainhoa Larretxea Agirre

Jaurlaritzak jakinarazi du eten egin dutela beharginaren bilaketa. Oposizioak, gehiengo sindikalak eta Zaldibar Argituk Jaurlaritzari eskatu diote bere ardura hartzeko
Euskarazko haur eskolen aldeko manifestazio bat, iaz. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskoletako 165 familia euskarazko lerrorik gabe utziko ditu Iruñeko Udalak

Ion Orzaiz

HE Gurasoek salatu dute udalak eskola bakarrean eskaintzen duela murgiltze eredua. Bilera eginen dute asteartean, «aukerak aztertzeko»

 ©MONIKA DEL VALLE /FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna