Albistea entzun

Hiru demo garatu dituzte, hizketa teknologiak oinarri

Elkarola partzuergoan elkar hartuta ari dira bost eragile, eta han garatu dituzte demoak. Garatzen segituko dute, «luze gabe» merkaturatzeko
Elkarolako eta Jaurlaritzako ordezkariak, atzoko aurkezpenean.
Elkarolako eta Jaurlaritzako ordezkariak, atzoko aurkezpenean. J.C. RUIZ / ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko ekainak 20

Hamabost urte joan dira hizkuntza teknologien esparruan ikerketan hasi zirela Euskal Herrian, eta azken urteetan Elkarola partzuergoan ari dira. Hauek elkartu dira: Elhuyar, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa taldeak, Vicomtech-IK4 eta Tecnalia. Hizketa teknologietan oinarritutako hiru demo garatu dituzte azkena, eta atzo eman zuten horien berri. Hiru arlotan ari dira bereziki: fabrikazio aurreratuan, osasunean eta biozientzietan, eta lurraldearen arloan. Hizkuntzarekin lan egiteko gai diren demoak sortu dituzte. Gehiago garatzea dute helburu. «Espero dugu luze gabe emaitzak aplikazio errealetan gauzatu eta merkaturatzea», esan du Igor Leturiak, Elhuyarreko arduradun eta Elkarolaren koordinatzaileak.

Bi esparrutan ari dira lanean. Batetik, oinarrizko ikerketan: 85 argitalpen zientifiko egin dituzte hizkuntza teknologien inguruan; bestetik, ikerketa aplikatuan: besteak beste, zortzi patente dituzte.

Hiru demo aurkeztu zituzten atzo. Lurraldearen arloarekin lotuta, bezeroei arreta emateko gailu bat garatu dute: gai da lehenbiziko galderak egiteko eta kontsulta dagokion sailera bideratzeko; ahoz zein idatziz funtzionatzen du. Osasunaren arloari dagokionez, demoaren oinarria da gaixotasunen eta sendagaien arteko erlazioak egitea. Eta fabrikazio aurreratuaren esparruan, errealitate aurreratuko telelaguntza sistema bat garatu dute, aditu baten eta langile baten artean erabiltzeko ?matxurak konpontzeko, adibidez?. Hizkuntzen itzulpen automatikoa ere egiten du demoak.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute, eta Iosu Madariaga Teknologia eta Estrategia zuzendariak iragarri du aurten ere jasoko duela laguntza Elkarolak. Estibalitz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak nabarmendu du «sekulako loraldia» nabari dela hizkuntza teknologien esparruan, eta euskararentzat «bideak zabaldu» egin behar direla hor ere, «arlo hori estu lotua baitago besteekin». Adierazi du euskara «posizio onean» dagoela, baina lanean jarraitu beharra dagoela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE

Laugarren olatuak indarra galtzen segitzen du: 258 positibo atzeman dituzte

Edurne Begiristain

Abuztu hasieratik Hegoaldean izan den kutsatu kopururik apalena da. ZIUetan direnen kopuruak ere beheraka jarraitzen du: 74 gaixo daude
xxxxxx. ©JESUS DIGES / EFE

«Hau ez da adostu zena»

I. Orzaiz

Ia bi urte igaro dira gobernuari eusten dioten taldeak euskararen arau berria negoziatzen hasi zirenetik. PSNk atzera egin eta «iruzur» egin diela salatu dute Geroa Baiko iturriek BERRIAn.
PSNren eta Geroa Bairen arteko bilera bat, 2019an. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Euskara, marra gorri atzera ere

Ion Orzaiz

Nafarroako Gobernuak prest du euskararen foru dekretu berriaren zirriborroa. 2017koa baino askoz murriztaileagoa izanen da. Arauak eztabaida gogorra piztu du gobernuan
 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

«Ziberjazarpenak min handia eragin dezake, edonora iristen baita»

Ion Orzaiz

Ziberindarkeria matxistaren prebentzioaren arloan lan egiten du Estibalitz Linares Gizarte Laneko graduko irakasle eta ikertzaileak. Sare sozialetako jarrera matxistak «gizartearen isla» direla nabarmendu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna