Etxebizitza turistikoen araudia gogortzeko bidean dira Ipar Euskal Herrian

Frantziako Gobernuak gaiari heldu dio lege proiektu batekin. Eusko Jaurlaritzak 2.437 familiari aitortu die etxebizitzarako eskubidea dutela

Miarritzeko hondartza txikia, eraikinez inguratuta. SYLVAIN SENCRISTO.
Jon Rejado.
2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak etxebizitza turistikoen jarduera gehiago arautu nahi du. Etxebizitzari buruzko lege proiektu bat aurkeztu zuen atzo, eta, bertan, fenomeno berriaren inguruko arau berriak jaso ditu: aipatu etxebizitzetako jabeek ezagutarazi beharko dute zenbat egunez alokatu duten etxea, besteak beste. Jabeak ezin izango du bere ohiko etxebizitza urtean 120 egun baino gehiagoan alokatu. Muga hori gaindituz gero, bere burua «profesional» gisa erregistratu beharko luke.

Arau horien betearazpena kontrolatu nahi du gobernuak. Ildo horretan lanean ari da dagoeneko: iragan abendutik alokairu turistikora bideratutako etxebizitzen jabeek jardueraren berri eman behar diote administrazioari, besteak beste. Neurri horiekin «mugatu» nahi dute zenbait hiritan antzeman duten fenomenoa: etxe turistikoak ugaritu ahala, alokairuaren prezioa igo egin da. Lege proiektuan isunak ere jaso dituzte: jabeen arau urraketentzat 5.000 eta 10.000 euro bitartekoak; eta etxeak eskaintzen dituzten plataformentzat 10.000 eta 50.000 euro artekoak.

4.450 familiari ezagutarazi

Jaurlaritzak, bestalde, orain 4.450 familiari ezagutaraziko die etxebizitzarako eskubide subjektiboa dutela: Bizkaiko 2.754 familia, Gipuzkoako 995 eta Arabako 701 dira. Etxebizitza Sailak alokairu sozialeko etxebizitza bat adjudika diezaieke familia horiei, edota laguntza ekonomiko bat eman, 250 eurokoa gehienez. Orain arte Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea aitortu die 2.437 familiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.