Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Kirola Kontagailua berriz zeroan

Publizitatea

Kirola

Kontagailua berriz zeroan

Nabarmen egin du hobera Baskoniak, eta, gaur Real Madrili Gasteizen irabazita, Euroligako sailkapen txarra txukuntzen hasi nahi du
Pedro Martinez, Khimkiren aurkako ostiraleko partidan.
Pedro Martinez, Khimkiren aurkako ostiraleko partidan. MAXIM XIPENKOV / EFE

2017-11-14 / Erredakzioa

«Ezin gara poztu Euroliga jokatzeagatik, eta aldi berean kexatu eragiten dituen buruhausteengatik». Joan den igande arratsaldetik datorren igande eguerdira arteko tartean lau bider jokatuko du Baskoniak. Lan saio luzeak egiteko zailtasunak aurkitzen ari bada ere, Pedro Martinez entrenatzaile berriak bi aste baino ez ditu behar izan lehenbiziko helburua erdiesteko: hondoratuta zirudien taldea suspertu du, eta blokeatuta ziruditen hainbat jokalari indarberritu ditu. Denboraldia berriz hastea tokatzen zaio Baskoniari, eragozpen batekin: Euroligako sailkapeneko azkena da oraingoz, eta, final-laurdenetarako sailkatuko bada, aurkari ahaltsuenei ere irabazi beharko die.

Buesa Arenan bi bider bakarrik aritu da oraingoz Baskonia —Valentziaren aurka galdu zuen, eta Panathinaikosi irabazi zion—, eta, etxean jokatzearen abantaila baliatuz gero, gora egin dezake. Lehen urratsa azken lau lehietatik hiru galdu dituen Real Madrili irabaztea da, gaur gauean (20:30).

Llull, Ayon eta Kuzmicen lesioak pilatu zaizkio Pablo Lasori. Doncic bikain ari da antolatzaileak utzitako hutsunea betetzen, baina saskipean arazoak dituzte espainiarrek. Reyesek galdua zuen protagonismoa berreskuratu du, eta Tavares pibota —2,20 metro da luze— fitxatu berri du Real Madrilek gabezia konpentsatzeko.

Baskonian, igandeko Joventuten aurkakoan masailezurrean kolpea jaso eta ospitalean amaitu zuen Garinok. Osatu da, baita McRae ere. Baina McRaeri erritmoa falta zaiola adierazi du Pedro Martinezek. Deialdian sartzeko beste jokalariren bat jantzi gabe utzi beharko luke entrenatzaileak.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak