Albistea entzun

Filtrazioak salatu zituztenei, «zigorra»

Zuzendaritzak zigortu egin dituela uste dute Osakidetzako oposizioetako irregulartasunen berri eman zuten hiru anestesistek. Salatu dute bati lanaldia murriztu diotela eta beste bat lan gabe utzi nahi izan dutela.

JAIZKI FONTANEDA / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2019ko otsailak 6

Hiru anestesista, 1,6 lanaldi betetzen: egoera horretan daude Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon zela salatu zuten Debagoieneko ospitaleko (Arrasate, Gipuzkoa) hiru medikuak. Uste dute salatzaileak «zigortzen» hasi direla. Hori ezagutarazteko eta gaitzesteko elkarretaratze bat egin zuten atzo, ospitalearen aurreko aldean, ESK eta LAB sindikatuek deituta.

«Gure lankide bat lan gehiago egitera behartu dute. Lanaldia handitu diote. Eta, horren ondorioz, Martari [Macho] berea murriztu diote. Orain, %60ko lanaldia du», azaldu du Roberto Sanchezek, hiru anestesistetako batek. Macho da bigarrena, eta Manoel Martinez hirugarrena. «Manoel adinez nahiko nagusia den eta gaixo dagoen mediku baten lekuan egon da. Mediku horrek ezintasuna ere eskatu du. Ez zuen lanera bueltatu nahi. Baina, bat-batean, senda-agiriarekin itzuli da lanera».

Martinez lanik gabe gera ez zedin, Sanchezek lanaldi murrizketa eskatu du. %60an dago orain hura ere. «Martinez leku onean zegoen zerrendetan, eta hari eman diote nire %40a», jarraitu du kontakizuna Sanchezek. «Diru aldetik sufrituko dugu hirurok. Baina merezi du». Espero du ekaitza igarotzen denean lanaldi osora itzuli ahal izango direla. «Orain, ardura politikoak eta penalak argitu behar dira. Bakoitza dagokionaren erantzule egiten denean, oposizio eta kontratazio ereduen inguruko eztabaida sortu beharko da Osakidetzan».

Sanchezek adierazi du Machori lanaldia murrizteko beste medikuari egin dioten presioaren frogak badituztela. Ez, ordea, Martinezen kasuan; baina sinetsita daude Debagoieneko ospitaleko zuzendari kudeatzailearen ardura dela. «Kardiologiako oposizioa egin aurretik, epaimahaiko batek presidenteari mezu bat idatzi zion esanez azterketak filtratu behar zirela, eta plazak banatu behar zituztela. Hedabideetan agertu zen mezu elektroniko hori. Epaimahaiko presidentea gure ospitaleko kudeatzailea da. Ez daukagu frogarik, baina seguru gaude berak hartu dituela erabaki hauek, Osasun Sailaren oniritziarekin».

Ardura politiko eske

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du «iruzurraren arduradun». «Bazekien hau gertatzen zela betidanik. Ez dut uste lagundu duenik, baina egiten utzi du. Arduradun politikoa da, eta dimisioa eman behar du». Ohartarazi du sailburua babesten badu Iñigo Urkullu lehendakaria ere erantzule izango dela. Uste du Osakidetzako zuzendaritzan aldaketak egin dituztenetik Osasun sailburua «ezkutatuta» daukatela.

Osakidetzak ukatu egin du hiru anestesistek «diskriminazioa» jaso dutela. Hedabideetara bidalitako ohar batean esan du erakundeak dituen 26.400 beharginen «lan baldintza guztiek arau, eskubide eta betebehar berak» dituztela. «Osakidetzak berdin tratatzen ditu langile guztiak, eta horrek ezingo luke bestela izan». Azaldu du salaketa egin dutenek lan eskubideak dituztela, eta errespetatzen zaizkiela. «Baina beren kontratu motaren araberako betebeharrak ere badituzte, eta horiek errespetatu beharko lituzkete, iritzi publikoa manipulatzen saiatu gabe». Gaineratu du atzoko elkarretaratzean ez duela Osakidetzako gehiengo sindikalaren babesa lortu.

Edonola ere, lankideen sostengua sentitu dute hiru anestesistek. «Erizainek, erizain laguntzaileek eta jagoleek babes osoa agertu digute. Medikuen artean bestelakoa da egoera. Jendaurrean ezer esan ez arren, pribatuan esaten digute bazela garaia hau guztia argitara ateratzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Avanzako langileek segurtasun neurriak eskatzeko egindako mobilizazioa. ©HITZA

Falta duten segurtasunaren bila

Beñat Alberdi, Gipuzkoako Hitza

Lurraldebuseko langileak geldialdiak egiten hasi dira astean bi aldiz. Segurtasuna bermatzeko neurri hobeak eskatu dituzte, gauetako txandetan ez ezik, aste osoan ere bai.

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.