Ospitale Guneko sukaldeen egoera «aldatu» nahi dute

2015eko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroako Osasun kontseilari Fernando Dominguezek argi du Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen auzia dela bere departamentuko arazo nagusietako bat. Hamaika protesta eragin zituen aurreko legegintzaldian zerbitzu hori Mediterranea de Catering enpresaren esku utzi izanak. «Egoera aldatu» nahi du Dominguezek, «aukera bada». Kontratua 2016. urteko ekainera arte dago indarrean. «Txostenak aztertzeko garaia da, eta, egoera ezin badugu aldatu, hobetzea izanen dugu helburu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.