Euskara ez dagokio lurralde antolaketari, Jaurlaritzaren ustez

Uemak salatu du udalerri euskaldunak zaintzeko araudiarekin «talka» egiten duela ideia horrek
Usurbilgo irudia; Udalerri Euskaldunden Mankomunitateko kidea da.
Usurbilgo irudia; Udalerri Euskaldunden Mankomunitateko kidea da. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Jon Rejado -

2018ko martxoak 13
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketarako Zuzendaritza argi mintzatu da: «Lurralde antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako esparruetan sartzeko». Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hainbat zuzenketa aurkeztu zizkioten lurraldea antolatzeko gidalerroen behin-behineko txostenari, eta gehienak atzera bota ditu Jaurlaritzak, aipatutako argudioa baliatuta.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldea antolatzeko gidalerroak berrikusteko prozesua martxan da, duela hainbat urtetatik. Otsailean onartutako behin-behineko txostenean hainbat aldaketa egin zituen Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak. Euskararen atalean, besteak beste, bi helburu kendu zituen: «euskararen koofizialtasun erreala eta eraginkorra sustatzea», eta arnasguneak «babestea».

Uemak eta Kontseiluak «atzerapausotzat» jo zituzten aldaketa horiek. Euskara «zeharlerrotasunez lantzea» funtsezkotzat jo zuten. Hori bermatu ahal izateko, zenbait zuzenketa egin zizkioten behin-behineko txostenari: arnasguneak terminoa gehiago garatzea, eta, besteak beste, aintzat hartzea herritarren %50-80 euskaldunak dituzten udalerriak; arnasguneen «babesa» helburuen artean sartzea berriro; EAEko udal legean xehatutako zenbait alor txertatzea; Euskararen Lurralde Plan Sektoriala egitea...

Jaurlaritzak, aldiz, zuzenketa teknikoak baino ez ditu onartu. Batetik, «euskararen koofizialtasuna» kontzeptuaren ordez «ofizialtasuna» jarriko du; eta bestetik, euskarari dagokion atalaren lehen gidalerroa berriz idatziko du, ez zetorrelako bat gaztelerazko bertsioarekin.

Uemak gogoratu du udal legeak euskara eta hiri antolamendua uztartu zituela: hirigintza planetan hizkuntza eragina aztertu behar dute udalek. Hala, agerian utzi du Jaurlaritzaren adierazpenak ez datozela bat legearekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna