Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeei sexu abusuak egitea egotzita

Abusuez gain, besteak beste, adingabeen prostituzioa estaltzea leporatzen diete. Beste bi lagunek ikertu gisa deklaratu dute
Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, maiatzean, Iruñean.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, maiatzean, Iruñean. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2018ko ekainak 20

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak eginiko operazio batean, hiru gizon atxilotu dituzte, eta beste bik ikertu gisa deklaratu dute. 16 urtetik beherako adingabeei sexu abusuak egitea leporatzen diete, baita adingabeak galbidean jartzea, haur pornografia eta adingabeen prostituzioa estaltzea ere, Iruñeko Udaltzaingoaren arabera.

Poliziaren ikerketaren arabera, ikertuak adingabeekin kontaktuan jartzen ziren bat-bateko mezularitza aplikazioen eta kontaktuak egiteko webguneen bidez. Ustez, dirua eskaintzen zieten sexu harremanak izatearen truke.

Laguntza terapeutikoa ematen duen Iruñeko zentro baten salaketaren ostean hasi zuen ikerketa Poliziak. Adingabe batek aitortu zuen adineko gizonekin sexu harremanak izaten zituela diruaren truke. Biktimen sakelakoak aztertu ostean lortu du Poliziak atxilotuak identifikatzea.

Gutxienez atxilotuetako bi epailearen esku geratu dira. Halere, ikerketa irekita dago, eta atxiloketa gehiago egon daitezke.

Cabezudoren biktimekin

Donostiako Udalak Kote Cabezudo argazkilariaren biktimei babesa erakusteko adierazpen instituzional bat onartu zuen atzo, aho batez. Udaleko «baliabide guztiak» biktimen eskura jarriko dituztela azaldu dute adierazpenean, eta salaketak jarri dituzten emakumeen «ausardia» azpimarratu dute. Cabezudo sexu abusuak egiteagatik ikertzen ari dira; besteak beste, abusuak adingabeei egiteagatik. Behin-behinean preso dago maiatzetik.

Donostiako Udalak txosten bat eskatu zuen erakundeak Cabezudorekin izaniko harremanen inguruan. Hor, ondorioztatu dute Cabezudok ez duela udalarentzat lanik egin 1980ko hamarkadatik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Karpak jarri dituzt basurto ospitalearen kanpoaldean, PCR probak egiteko. ©Javier Zorrilla/EFE

PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak

Berria

Bihar goizean hasiko dira testak egiten. Diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, Urdulizkoan.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Hiru pertsona maskara jantzita ©Jon Urbe / FOKU

Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko

Aloña Beraza Peña

Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna