Astelehenean dira iristekoak errefuxiatuak Baionako zentrora

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2017ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Atzo ireki beharra zuten Baionan 25 errefuxiaturentzako tokia duen harrera zentroa. Azkenean, astelehenean iritsi beharko lukete Atherbea elkarteak kudeatzen duen harrera zentrora. Bagorrin (Nafarroa Beherea) eraman lehen esperientziatik bilan baikorra egin zuten elkarteko arduradunek zein herritarrek. Orduan gertatu zitzaien bezala, 25 pertsona baino gehiago errezibitzeko xedea zuten Atherbeakoek, baina eraikinak haien borondateari mugak jarri dizkio. Jean Daniel Elixiri elkarteko zuzendariak esplikatu duenez, «beste leku batzuetan binaka sartzen dituzte gela bakoitzean; nik ez nuen hori nahi».

Bizi baldintza duinak lortzeko, estatuarekin negoziazioetan aritu da Atherbea. Hala nola estatuak eguneko 25 euro ematen dizkio harrera egoitzari. Atherbeak 42 euro eskatu zituen zazpi egunez astean, hogeita lau orduz zaindariak ordaindu behar zituelako, eta kostu handiegia eragiten ziolako horrek. Dosierra blokeatu zuen administrazioak, baina, azkenean, udan onartu zuen eskaera. Duela hilabete batzuk jada irekia egon behar zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.