Gurasoekin, eta etxean

Lasagabaster eta Uranga presoen haurra Euskal Herrira ekarriko dute urtarrilean, eta bi haien askatasuna eskatzeko talde bat sortu dute

Xua gurasoekin etxera! taldeko kideak, atzo, Usurbilen. BERRIA.
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Xua Gurasoekin Etxera ekinbidea jarri dute abian bi euskal presoren senideek eta lagunek, gurasoak haurrarekin batera aska ditzatela eskatzeko. Picassent kartzelan (Valentzia, Herrialde Katalanak) jaio zen Xua haurra, 2017an, orain arte han bizi izan da Olatz Lasagabaster amarekin —Patxi Uranga aita ere espetxe hartan da preso—, baina Xuak datorren urtarrilean 3 urte beteko ditu, eta Euskal Herrira ekarriko dute orduan, gurasoengandik bereizita. Gaur hamar urte kartzelatu zituzten Lasagabaster eta Uranga, ETArekin lotuta, eta, hamabi urteko ko,denaren hiru laurdenak beteta izan arren, preso daude oraindik ere, Euskal Herritik urruti. «Espainiako legediaren arabera, baldintzapean aske beharko lukete», adierazi dute taldeko kideek, Usurbilen (Gipuzkoa), prentsaurreko batean. «Banaketa benetan gogorra izango da». Ume txikiaren aitona-amonak ere izan dira agerraldian.

Familiaren egoera azaltzen duen aldizkari bat banatuko dute Usurbilgo eta Orioko herritarren artean. Horretaz gain, sinadura bilketa bat egingo dute, eta udal mozioak prestatuko dituzte.

Sare eta Jaiki Hadi

Nafarroako Sarek esan du espetxe politikan «korapiloak askatzeko garaia» dela: preso eriak, urruntzea, bakartzea, gradu progresioa... Udazkenean ekinbide berriak aurkeztuko ditu. «Irtenbide osatua eta adostua» nahi du.

Jaiki Hadi mediku elkarteak babesa agertu die 11/13 auziko kideei. «Kriminalizazioa» salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.