Garoña irekitzeko dekretua Estrasburgora eramatea proposatuko du PSE-EEk

Zentral nuklearra irekitzearen ingurumen eragina ez aztertzea Europako zuzentarauen aurka doa.

Arabako Biltzar Nagusietan proposatuko du

Jon Rejado -

2015eko urtarrilak 13
Garoña irekitzeko bidea zabaldu duen Espainiako Gobernuaren dekretua Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eraman nahi du PSE-EEk. 2014ko apirilean Arabako Biltzar Nagusiek helegite bat aurkeztu zuten dekretu horren aurka Espainiako Auzitegi Gorenean. Orain, Gorenak ebatzi aurretik, alderdi sozialistak Europara eraman nahi du auzia.

PSE-EEk jakinarazi duenaren arabera, Espainiako Gobernuaren jokabideak Europako ingurumen eraginari buruzko zuzentarauak urratzen ditu. Cristina Gonzalez PSE-EEko Arabako bozeramaileak «gehiengoaren» aurka interes pribatuak lehenetsi izana leporatu dio Espainiako Gobernuari, eta ingurumen eragina kontuan hartu ez izana. Hori dela eta, Arabako Biltzar Nagusietan ekinbide bat abiaraziko du, Estrasburgoko Auzitegiak gaiari buruzko epaia eman dezan.

Ildo horretan, Gonzalezek jakinarazi du «modu guztietan» saiatuko dela Garoñako zentral nuklearra irekitzeko ekinbideak gelditzen, dela «bide politikotik», dela «bide juridikotik».

Espainiarentzat, irekita

Garoñako zentral nuklearraren etorkizuna eztabaidan den honetan, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenek diote 2020. urtera arte irekita egongo dela. Izan ere, gaur egun zentrala geldirik badago ere, 2020ra arteko energia planean Garoña sartu du Industria Ministerioak, datozen sei urteetarako energia baliabideen barruan. Zentral nuklearren potentzia egonkorra izango dela iragarri du, hau da, denek jarraituko dutela zabalik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna